269 lan inskribatu dira, eta hautatutako proiektuak –zortzi herrialdetakoak– honako hauek dira: Animales del desierto, Santiago Lozarena; Crocodila / She, Crocodile (Krokodilo emakumea), Gabriela Amaral Almeidarena; El espíritu de la ley / The Spirit of Law, Natalia Metarena; La escuela pesada / Hard-Boiled School, Hernán Rossellirena; La levedad de ella / Her Lightness, Rosa María Rodríguez Puporena; La mujer extraña / The Strange Woman / Emakume arraroa, Martín Boulocqena; Los dos paisajes, Francisco Lezamarena; Los erizos / The Hedgehogs Victoria Galardirena; Malestar Tropical / Tropical Malaise, Jorge Cadenarena; Mar de Leva, Mariana Saffon Ramírezena; Otro Jardín / A Different Garden, Mariana Gil Ríosena; Rambler, Fernanda Valadez eta Astrid Ronderorena; Remanso, Pablo Lamarrena; eta Sólo el amor existe, Natalia López Gallardorena. Aurtengo edizioa irailaren 23tik 25era egingo da, eta ekitaldira bertaratuko diren ordezkariek aukera izango dute, balizko bazkideei euren proiektuen berri emateko ez ezik, finantzaketa osatu eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea hobetzeko ere bai.
Proiektuetako zazpi egileen lehen edo bigarren filmak dira: La levedad de ella / Her Lightness, Rosa María Rodríguez Puporena, lau film labur eta dokumental bat izanik bere curriculumean; Los dos paisajes, Francisco Lezamarena, zeinak aurten film labur onenaren Urrezko Hartza beretu baitzuen Un movimento extraño / An Odd Turn lanagatik; Malestar Tropical / Tropical Malaise, Jorge Cadenarena (Berlinalen, Rotterdamgo jaialdian eta SXSWn sarituak izan dira egilearen film laburrak); Mar de Leva, Mariana Saffon Ramírezena, zeinak Orizzonti saria jaso baitzuen Veneziako Mostran Entre tú y Milagros film laburrarekin; Otro Jardín / A Different Garden, Mariana Gil Ríosena (2024, zuzendariaren Uli film laburrak aipamen berezia erdietsi zuen Berlinaleko Generation Kplus atalean); eta Remanso, Pablo Lamarrena (Ventana Sur merkatuko Proyecta 2021 ekimenean ere aurkeztu zuen proiektua), zeinak bere film laburrak Cannesen aurkeztu izan baititu, 2016an bere lehen film La última tierrarekin Rotterdamgo jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia beretzeaz gainera. Azkenik, Natalia López Gallardok bere bigarren film luzerako proiektua aurkeztuko digu: Sólo el amor existe. Egilearen lehen lanak ( Manto de Gemas / Robe of Gems) Urrezko Hartza epaimahaiaren saria irabazi zuen 2022ko Berlinalen, Horizontes Latinos sailean emateaz gain.
Donostiara itzuliko dira hainbat zinemagile euren proiektu berriekin: Animales del desiertorekin, zazpigarrenez hartuko du parte Santiago Lozak, bere lanek hainbat sailetan hartu izan duten parte, eta nabarmentzekoa da horien artean Breve historia del planeta verde / Brief Story of the Green Planet (Foroa, 2017), 2019ko Berlinalen Teddy Bear saria irabazi zuena; Natalia Metak El espíritu de la ley / The Spirit of Law aurkeztuko digu Horizontes Latinos sailean El prófugo / The Intruder (2020) erakutsi ondoren; Martín Boulocq La mujer extraña / The Strange Woman obrarekin itzuliko da 2006ko Horizontes Latinosen Lo más bonito y mis mejores años / The Most Beautiful of My Very Best Years erakutsi ondoren; Victoria Galardik, bestalde, Los erizos / The Hedgehogs filmarekin hartuko du parte Zinemaldian bosgarrenez, hauen ondoren: Martín Carranzarekin batera zuzendutako Amorosa Soledad / Lovely Loneliness (New Directors, 2008), Cerro Bayo / Mount Bayo (Sail Ofiziala 2010, TVE - Beste Begirada saria) eta Pensé que iba a haber fiesta / I Thought It Was a Party (Koprodukzio Foroa 2012 eta Horizontes Latinos 2013); eta Fernanda Valadez eta Astrid Rondero Ramblerrekin izango dira Foroan. Valadezek bakarrik aurkeztu zituen Sin señas particulares / Identifying Features, 2019ko Zinema Eraikitzen Saria, Publikoaren Saria eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria Sundance jaialdiko World Dramatic Competition sailean 2020an eta Horizontes Saria eta Espainiako Lankidetza Saria urte horretan bertan; Sujok (Horizontes Latinos, 2024), bestalde, Epaimahaiaren Sari Nagusia ere eskuratu zuen Sundancen.
Hauek osatuko dute hautaketa: Crocodila / She, Crocodile (Krokodilo emakumea) beldurrezko istorioa, Gabriela Amaral Almeidaren hirugarren film luzea, eta La escuela pesada / Hard-Boiled School, Hernán Rosselliren laugarren filma.
Nobedade gisa, aurtengo edizioan Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak atalean parte hartzen duten zuzendariek Casa Wabi-Escine Saria eskuratu ahalko dute, Casa Wabi Fundazioaren eta Escineren eskutik. Bost asteko egonaldi batean datza, Puerto Escondidoko (Mexiko) Casa Wabi bungalowetako batean, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak atalean hautatutako proiektuetako baten zuzendariarentzat. Sari horretaz gain, proiektu onenaren saria, DALE! saria eta ArteKino International Award saria ere aipatu behar dira.
Duela gutxi Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztutako proiektu askok nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute: 2024an Antonella Sudasassi Furniss zuzendariaren Memorias de un cuerpo que arde / Memories of a Burning Body filmak Berlinaleko Panorama saileko Publikoaren Saria irabazi zuen eta Celina Murgaren El aroma del pasto recién cortado / The Freshly Cut Grass filmak, berriz, Tribecako zinema-jaialdian gidoi onenaren saria. Film horrek Horizontes Latinosen parte hartuko du, baita Mariana Rondónen Zafarik ere. Ekimen honetako parte hartzaileen arrakasta-kasuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
Proiektu onenaren saria: 10.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.
DALE saria! (Europa-Latinoamerika Garapena), EFADek (Europako Zinema Agentzien zuzendariak) eta CAACIk (Iberoamerikako Ikus-entzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentzia) eskainia, proiektu irabazlearen ekoiztetxe nagusiari 10.000 euro gordin ematean datza.
ArteKino International Award saria, ARTEk eskainia, proiektu irabazlearen ekoiztetxe nagusiari 6.000 euro gordin ematean datzana.
Casa Wabi Fundazioaren eta Escineren Casa Wabi-Escine Saria, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko edo Ikusmira Berriak ataleko proiektu baten zuzendari batentzat: Puerto Escondidoko (Mexiko) Casa Wabi bungalowetako batean bost asteko egonaldi bat, joan-etorriko bidaia eta inguruko komunitateekin kultura-trukerako proiektu bat garatzeko konpromisoa.
Ekimen hau honako hauei esker gauzatu ahal da: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesletza, Europa Creativa MEDIAren babesa, eta CAACI (Iberoamerikako Ikus-entzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), ArteKino, Casa Wabi Fundazioa eta Escine eta Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes).
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Industria Saila ondorengoen babesarekin