"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren hamahirugarren Koprodukzio Foroak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia egin du. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, eta finantzaketaren %20 ziurtatuta gutxienez. Europako proiektuek Latinoamerikarekin lotura zuzena izan behar dute.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa irailaren 23tik 25era egingo da, eta hautatutako proiektuak aurrez grabatutako pitching baten bidez eta bileren bidez aurkezten dira filma ekoizten eta zuzentzen dutenen, eta bazkide izan daitezkeenen artean.
Foroa bat dator Zinemaldiko bi work in progress-ekin, Europako (WIP Europa) eta Latinoamerikako (WIP Latam) ekoizpenei zuzenduak, eta zinema industriako profesionalen arteko harremanak eta akordioak sustatzen dituen topagunea da.
Hautatutako proiektuek hiru sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria; DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) eta ArteKino International Prize Saria. Gainera, baldintzak betetzen dituzten gainontzeko proiektuek Canneseko Marché du Film-eko Producers Network-aren hurrengo edizioan parte hartu ahal izango dute.
Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Agustina Chiarino ekoizlea eta Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeko kide diren Esperanza Luffiego eta Javier Martín programatzaileak. Martín Zinemaldiaren Latinoamerikarako ordezkaria ere bada.
2012an sortu zenetik, Foroak 191 proiektu hautatu ditu, eta horietatik 98 osatu eta zinema-aretoetan estreinatu dira, baita nazioarteko zinema-jaialdietan ere, besteak beste, Cannesen, Berlinen, Venezian, Sundancen, Locarnon eta Donostian. Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazio gehiago ezagutu nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
SARIAK |
Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINAK 17
industria@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), ArteKino, Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia) eta LatAm.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Industria Saila ondorengoen babesareki