"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ricardo Aldarondo (Donostia) Informazio Zientzietako lizentziaduna da. Zinema- eta musika-kritikari gisa egin izan du lan, baita Kulturako erredaktore gisa ere, El Diario Vasco egunkarian 1986tik 2020ra. Maiz aritu ohi da lankidetzan Dirigido Por, Rockdelux eta Nosferatu aldizkarietan eta kritikari gisa ere jardun da Fotogramas argitanpenean. 2020az geroztik Discos Mon Oncle podcasta zuzendu eta aurkezten du.
Donostia Zinemaldiari dagokionez, zuzendaritza- eta hautespen-batzordeko kide izan da (2000-2009), baita prentsaburu ere (2008-2009).
Doctor Zhivago / La fiera de mi niña (1997), La condesa descalza / Perdición (2000), Robert Wise (2005) eta Películas clave del cine de aventuras (2008) liburuak idatzi ditu, Backstage: Get In 1991-2021 erakusketaren gidoigileetako bat izateaz gain.
Liburu kolektibo hauetan parte hartu du: Merian C. Cooper y Ernest B. Schoedsack; Georges Franju; American Way of Death: Cine negro americano 1990-2010; Don Siegel; Richard Brooks; Terence Davies. Los sonidos de la memoria; Henry King; Entre el documental y la ficción. El cine de Imanol Uribe; Un cineasta llamado Pedro Olea; El cine fantástico y de terror de la Universal; Cine fantástico y de terror alemán (1913- 1927); American Gothic, el cine de terror USA 1968-1980 eta Teen Spirit. De viaje por el pop independiente.