"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elisa McCausland (Madril) kazetari, kritikari eta ikertzailea da. Bere ibilbidea herri- kulturaren (komikia eta zinema, esaterako) eta feminismoaren arteko elkarguneetan duen interesak markatuta dago.
Gaur egun, Radio 3 irratiko Efecto Doppler, Territorio 9 eta Tres en la carretera saioetan parte hartzen du aldizka, baita Dirigido Por, El País, El Salto eta SoFilm argitalpenetan ere.
Komikiari, feminismoari eta herri-kulturari buruzko hizlaria da hainbat erakundetan, eta hainbat liburu kolektibotan ere parte hartu du, besteak beste, Muriel Box (2018) −Donostia Zinemaldiak argitaratua−, eta Nosferaturen−Donostia Kultura aldizkarian− distopiei eta polar frantsesari buruz argitaratutako aleak. Komisarioa Presentes: Autoras de tebeo de ayer y hoy (2016-17) eta Coordenadas Gráficas: Cuarenta historietas de autoras de España, Argentina, Chile y Costa Rica (2021- 2025) erakusketetan (AECIDek antolatuak).
Wonder Woman: El feminismo como superpoder (2017) lanaren egilea (Ignotus Saria irabazi zuen lan horrek, baita 2018ko Kritikaren Saria ere saiakera onenari), eta Diego Salgado kritikariarekin batera, Supernovas: Una historia de la ciencia ficción audiovisual (2019), Sueños y Fábulas: Historia de Vertigo (2022) eta Beso negro: Brujería, cine y cultura pop (2023) lanen egilea da.
Komiki Egileen Kolektiboaren (AC) sustatzailea eta Komikiaren Ikerketa eta Kulturako ECC- UAH Katedrako kidea.