"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Brigitte Lacombe argazkilaria (Alès, Frantzia) erretratu-estilo eraginkor eta argigarria izateagatik da ezaguna. Hamarkada asko eman ditu munduko artista, aktore, politikari eta intelektual ospetsuenen argazki ikoniko eta intimoak sortzen. Bere obra nazioartean erakutsi eta munduko aldizkari onenetan argitaratu da.
Hona hemen bere liburu monografikoetako zenbaitzuk: Lacombe Anima/Persona (2008) Lacombe Cinema/Theater (2001). Forward, 20 Years Of Times Talks (2019) Breakthrough Prize, Volumes 1&2, (2016-2019) Hey’ya Arab Women In Sport, (2012) eta Prada Luna Rossa (2001).
Alan J. Pakularen All the President’s Men, Federico Felliniren Il Casanova di Federico Fellini (biak 1975koak) eta Steven Spielbergen Close Encounters of the Third Kind (1976) filmekin hasi zenez geroztik, filmaketa-set ugaritan egin du lan, eta Martin Scorsese, Alejandro González Iñárritu, Lynne Ramsay, Spike Jonze, Bennett Miller, Sofia Coppola, Wes Anderson, Quentin Tarantino, Michael Haneke o Mike Nichols eta beste hainbat zuzendari ospetsuren filmak dokumentatu ditu.
Brigitte (Lynne Ramsay) dokumentala –bere buruan zentratua– Veneziako Jaialdian estreinatu zen 2019 eta online dago ikusgai.
Publizitate-kanpaina askotan egin izan du lan, hala nola marka hauentzat: Dior, Chanel, Issey Miyake, Prada, Armani, Hermes eta Lancôme.
Condé Nast Traveler aldizkariko argazkilaria izan zen. 2000. urtean bidaien argazkigintzako Eisenstaedt saria irabazi zuen. Sari hauek ere beretu ditu: Art Director’s Club Hall Of Fame Saria argazkigintzaren kategorian ibilbide oso bati (2010) eta Lucie Saria ibilbide oso bati, bidaia- eta erretratu-kategorian.
Memoria bisual batzuk lantzen ari da gaur egunean.