"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiaren erdira heldu gara eta horrek gauza bat esan nahi du: sariak usaindu daitezke giroan. Eta, batez ere, Victoria Eugenia antzokian. Euskal Zinemaren Gala ospatu zen atzo eta sariak banatuz gain, aurkezleekin jolasten eman genuen denbora luzea.
Gaua Olatz eta Iñaki Salvadorren emanaldi zirraragarri batekin hasi zen. Ondoren, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola eszenatokira atera ziren gala aurkeztera. Guztien harridurarako, Aitziber publikoari ongietorria eman zion hula hoop-arekin dantza egiteari utzi gabe. Bere aurkezle kideak ez zuen hula hoop-a mugitzea lortu. “Zergatik?”, galdetzen zuen Plazaolak (eta antzokiko publiko guztia). Ba, Aitziberren arabera, iaz galako gauzarik onena jokoak izan zirela esan zutelako eta, beraz, jolas ugariz beteta etorri ziren atzo! Gainera, gauak berrikuntza bat izan zuen iazkoarekin alderatuta, aurten sari berri bat banatu baita: EITB Egile Berriak Saria. Aurkezleek esan zuten bezala, “urtez urte nabarmena da euskal zinemaren osasun ona. Euskal zinemak muskulua atera du!”.
Zinemaldiko galarik dibertigarrienetako batean, hiru sari banatu ziren guztira. Lehenengoa, Euskal Gidoileen Elkartea Saria eman zioten Isabel Herguerari bere El sueño de la sultana filmagatik, Sail Ofizialean parte hartzen duena. Saria, Aitor Amezaga kompositoreak eta Aitor Enerizek (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionaleko presidentea) banatu zuten.
Bigarren saria, EITB Egile Berriak Saria, lehen aldiz banatu zen atzo. Nerea Mazo aktoresak banatu zuen saria, aurkezleekin jolastu eta bere hurrengo telesaila, Itxaso, aurkeztu ondoren, eta Estibaliz Urresolarentzat joan zen 20.000 especies de abejas filmagatik.
Azkenengo saria, Zinemira saria izan zen. Ane Gabarainek banatu zuen eta Paco Sagarzazuri eman zioten. Victoria Eugenia antzokiko ikusleek Sagarzazuren omenezko bideo bilduma bat ikusteko aukera izan zuten. Bideoa bukatzean, Sagarzazuk eskerrak eman zituen eta bere gurasoei eskaini zien saria. Bere hitzaldian Carmelo Moreno eta Felipe Alberdi bere lagunak ere gogoratu zituen.
Gauan zehar, galan ikusi genituen jokoak euskal filmen izenburuak asmatzeko frogak ziren eta, besteak beste, Cinco lobitos (2022) edo Prioridades (2023) aipatu zituzten.
Atzo argi geratu zen Euskal Herrian umore handia dugula, zinema egiteko irrikitan gaudela eta zinema industriaren erreferente bikaina izateko bidean gaudela.
Iratxe Martínez