2023ko irailaren 25a (astelehena) - Atzo aurkeztu ziren Donostia Zinemaldian Spanish Screenings on Tour ekimenaren bigarren edizioaren xehetasun guztiak; hauen parte-hartzea izan zuen ekitaldiak: Ignasi Camós, ICAAko zuzendari nagusia; Elisa Carbonell, ICEX España Exportación e Inversiones enpresaren nazioartekotze-zuzendari nagusia; Annabelle Aramburu, Málagako zinema-jaialdiko Industria Arloko (MAFIZ) I arduraduna; eta José Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiaren zuzendaria. «Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat» ekimenean sartutako ordezkari nagusiak dira horiek, hain justu; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko 25. Osagaiaren –«España hub audiovisual de Europa (Spain AVS Hub)» delakoaren– ekimena da hori.
Ekitaldian zehar, Espainiako delegazioaren parte-hartzea izango duen jarduera paraleloen berri eman zen (jardueren zerrendarako esteka). Zehazki, Espainiako delegazioa berrogeita hamar profesionalez baino gehiagoz osatuta egongo da; jada iragarritako hogeita hamar proiektu, WIP, film eta aurrerapenekin baino gehiagorekin egingo dute bat horiek (proiektuak iragartzeko SSOT oharrerako esteka). Italiako merkatuan izango duten presentzia garrantzitsu hori baliagarria izango da Espainiako talentuaren bizitasuna eta aniztasuna eta gure industriaren kaudimena nabarmentzeko nazioarteko industriaren aurrean.
Ignasi Camósek hartu zuen hitza lehenik, eta Espainiak ekitaldian izango duen presentzia zabala azaldu zuen. Talentu berriaren aldeko apustua nabarmendu zuen (egileek zuzendutako hamabi lehen lan), baita emakumeen presentzia ere (emakumeek zuzendutako hamabi film eta emakumeek ekoitzitako edo koproduzitutako hemezortzi pelikula). Gainera, Spanish Screenings On Tour ekimenaren bigarren edizioaren anbizioa nabarmendu zuen. Izan ere, ikus-entzunezkoen sektoreko erreferente gisa Espainiak duen eginkizuna sendotzeko jomuga du, Cannesko Marché du Film azokaan ohorezko gonbidatu gisa gonbidatua izan ondoren nazioartean dugun posizionamendua sendotuz, eta Espainiako ikus-entzunezkoak garai ona bizi dutela nabarmendu zuen, betiere nazioarteko bazkideekin sinergia berrietara irekita.
Jarraian, Elisa Carbonellek hartu zuen hitza eta hautatutako edukiei buruzko xehetasun gehiago eman zituen; bereziki azpimarratu zituen market premiere delakoak, Spanish Screenings On Tour eta Next from Spain – Comin'UP delakoen eskutik MIAn mundu-estreinaldia izango dutenak film argitaragabeetarako sailean; nazioarteko industriaren aurrean datorren zinemarik onenaren trailerrak aurkeztuko zaizkie salmenta-agenteei sail horretan. Halaber, bertaratuko diren profesionalek merkatuko jardueretan, networkingeko ekitaldietan eta one-to-one hitzorduetan parte hartzeko aukera izango dutela aipatu zuen. Spanish Screenings on Tour delakoak MIA | Mercato Internazionale Audiovisivo azokaren esparruan izango dituen guneetan kontzentratuko dira horiek. Azkenik, inbertsioa erakartzeko topaguneen garrantzia nabarmendu zuen. Horietan, zinema-funtsetako ordezkariek eta ekoizleek Espainia Europan koprodukziorako bazkide ezin hobea izateari buruz mintzatuko dira.
Annabelle Aramburuk, bere aldetik, showcaseen, WIPen, remakeen eta industry talken hautaketan ipini zuen arreta, Málagako Jaialdian gauzaturiko Spanish Screenings Content delakoan egindako lanari jarraipena emanez. Generoen, begiraden eta formen aniztasuna aipatu zuen, baita talentu gaztea eta sortzen ari dena finkatutako ahotsekin konbinatzeari lehentasuna eman zaiola ere, nazioarteko potentzialaren izendatzaile komunarekin: komediak, road movieak, familia-dramak, coming-of-ageak, fikzio esperimentalak, egiletza erradikala, animazio dokumentala, thrillerra, generokoa eta beldurrezkoa. Era berean, industry talkak nabarmendu ziren; horietan, Espainiako ordezkaritzako profesionalek protagonismoa izango dute: gure herrialdean koproduzitzeko gero eta interes handiagoa izateaz gain, Espainiak talentu-iturri gisa duen eginkizunari buruzko bat egongo da, «After the Gold (Bear) Rush, Spanish Talent on the Rise» izenekoa, sortzen ari den talentu espainiar berriaren gorakadan murgilduko dena, azken urteotan A kategoriako Jaialdietako lehiaketetan hautatutako (eta saritutako) zuzendari espainiarren olatu berri nabarmenaren arrazoiak aztertzeaz gain.
Ekitaldia amaitzeko, José Luis Rebordinosek hitz egin zuen, eta Espainiako zinemak bizi duen une ona izan zuen hizpide. Izan ere, gure zinematografia berria Nazioarteko Jaialdietan –hala nola munduko jaialdi eta merkatu garrantzitsuenetan– nabarmentzen ari da. Era berean, MIAn, Spanish Screenings On Tour ekimenaren esparruan bertaratuko den Espainiako ordezkaritzaz gain, Co-production Market delakorako eta C EU Soon sailerako hautatutako 7 proiektu –animaziozkoak, dramazkoak, fikziozkoak eta dokumentalak– daudela azaldu zuen. Amaitzeko, Spanish Screenings: Financing & Tech ekimeneko edukiak laburki berrikusi zituen (irailaren 26tik 28ra Donostia Zinemaldiaren esparruan egingo da Spanish Screenings).
MIA | Mercato Internazionale Audiovisivo azokari buruz
MIA | Mercato Internazionale Audiovisivo merkatu-ekitaldi bat da, Erroman (Italia) duena egoitza; MIAren bederatzigarren edizioa (2023ko urriaren 9tik 13ra) Gaia Tridentek zuzenduta dago eta ANICAk (Italiako Industria Zinematografiko, Ikus-entzunezko eta Digitalen Elkartea) eta APAk (Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkartea) antolatuta, Italiako Kanpo Arazoetako eta Nazioarteko Lankidetzako Ministerioaren eta ITA-Merkataritza Agentzia Italiarraren laguntzarekin, Europa Creativa-MEDIAren ekarpenarekin. MIAk hauen babesa ere badu: Italiako Kultura Ministerioa, Italiako Enpresa Ministerioa, Made in Italy eta Lazio eskualdea. Eurimagesen babespean egiten da. MIAk alor hauetako Europako eta nazioarteko esparruetan ipintzen du arreta: animazioa, doc & factual, drama eta film scenes; programa sorta zabala eskaintzen du, besteak beste, hauekin: co-production market eta pitching forumak, content showcaseak, WIPak, market screeningak, networkingeko jarduerak eta sektoreko adituen artean gai nabarmenenak jorratzen dituzten hitzaldi sorta ikusgarri bat. MIAk nazioarteko profesionalen interesa piztu du: decisition makerrak, banatzaileak, networkak eta plataformak eztabaidan aritzen dira, MIAn, ikus-entzunezko ekoizpenaren eta banaketaren aukera eta erronkei buruz nazioarteko edukien egungo paradigman.
Spanish Screenings On Tour eta Spanish Screenings
Spanish Screenings on Tour Spanish Screenings XXLren lau ardatzetako bat da, hauekin batera: Spanish Screenings Content (Málagako Jaialdia); Spanish Screenings: Financing & Tech (Donostia Zinemaldia); eta Spanish Screenings 360, urte osoko ekintza aktiboen programa. Honako hauek biltzen ditu horrek: PLATFO sustapenerako eta negoziorako plataforma birtuala; eta ‘Spanish Screenings 360. The Podcast’ podcasta, audio-plataforma nagusietan eskuragarri, eta ingelesera azpititulatutako bideoan, Youtube eta Spotify plataformetan.
La iniciativa consiste, en suma, en la creación de un mercado audiovisual de contenidos de producción española que favorezca el intercambio y la generación de nuevos proyectos en un contexto de interacción y negocio que contribuya a fortalecer la cadena de valor de la industria audiovisual española.
«Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat» ekimena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAAren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX España Exportación e Inversiones, Málagako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia direla medio.
Espainiako ikus-entzunezkoak nazioartekotzeko programa honek bultzada berri bat jaso zuen 2022an, ikus-entzunezko industriaren erronka berrietara egokitzeko askotariko eduki gehiagorekin eta jarduera-bolumen handiagoarekin.