Claire Denis zinemagilea izango da Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburua, eta ondoan izango ditu Fan Bingbing aktore txinatarra, Cristina Gallego ekoizle, errealizadore eta idazle kolonbiarra, Brigitte Lacombe argazkilari frantziarra, Robert Lantos ekoizle hungariarra, Vicky Luengo aktore espainiarra eta Christian Petzold zuzendari alemaniarra.
Maite Alberdi, Robin Campillo, Víctor Erice, Michel Franco, Mateo Garrone, Craig Gillespie, Jonathan Glazer, Kitty Green, Todd Haynes, Tran Anh Hung, Ladj Ly, James Marsh, Cristi Puiu, Valeria Sarmiento, Justine Triet eta beste hainbat zinemagile Zinemaldian izango dira euren filmak ikus-entzuleen eta komunikabideen aurrean aurkezteko.
Mundu osoko zinemagile eta antzezleek berretsi egin dute Zinemaldiaren 71. edizioan izango direla. Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Mads Mikkelsen, James Norton eta Dominic West euren filmak erakustera etorriko dira Donostiara eta Zinemaldiaren galetan parte hartuko dute. Halaber, Víctor Ericez (Donostia Saria jasoko du irailaren 29an) eta Javier Bardemenez (SAG-AFTRA Estatu Batuetako Aktoreen Sindikatuak deitutako greba dela-eta, datorren edizioan jasoko du Donostia Saria) gain, Zinemaldiak Hayao Miyazaki animazioaren maisu japoniarraren ibilbidea ere aintzatetsiko du (Miyazaki da Kimitachi wa do ikiru ka / The Boy and the Heron inaugurazio-filmaren zuzendaria). Miyazakik birtualki jasoko du Donostia Saria inaugurazio-galan.
Gainera, gaur egungo zinematografiaren zinemagilerik esanguratsuenak Donostiara etorriko dira euren filmekin batera. Hona horietako zenbaitzuk: Maite Alberdi (La memoria infinita, Perlak), J. A. Bayona (La sociedad de la nieve, Perlak), Robin Campillo (L'île rouge, Sección Oficial), Isabel Coixet (Un amor, Sección Oficial), Michel Franco (Memory, Perlak), Mateo Garrone (Io Capitano, Perlak), Craig Gillespie (Dumb Money, Perlak), Jonathan Glazer (The Zone of Interest, Perlak), Kitty Green (The Royal Hotel, Sección Oficial), Todd Haynes (May December, Perlak), Tran Anh Hung (La passion de Dodin Bouffant, Culinary Zinema), Tatiana Huezo (El eco, Horizontes Latinos), Ladj Ly (Bâtiment 5, Perlak), James Marsh (Dance First, Sail Ofiziala), Cristi Puiu (MMXX, Sail Ofiziala), Valeria Sarmiento (El realismo socialista, Klasikoak), Justine Triet (Anatomie d'un chute, Perlak), eta Fernando Trueba eta Javier Mariscal (They Shot the Piano Player, Sail Ofiziala).
Sail Ofizialean, Griffin Dunne, Miles Heizer eta James Norton aktoreek lagun egingo diote Noah Pritzker zuzendariari Ex-Husbandsen aurkezpenean; Urrezko Maskorra lortzeko lehian ariko da film hori, baita Raven Jackson zinemagilea eta Adele Romanski ekoizlea ere, zeinak All Dirt Roads Taste of Salt aurkeztuko baitute. Joaquim Lafosse (Un silencerekin parte hartzen du) Daniel Auteuil eta Emmanuelle Devosekin etorriko da Donostiara; François Cluzet eta Vincent Lacoste ere Donostian izango ditugu Un métier serieux filma aurkezten, Thomas Lilti zuzendariarekin batera; Xavier Legrandek Le successeur / The Successor defendatuko du haren protagonista, Marc-André Grondin eta Yves Jacquesekin; eta Robin Campillo L'île rouge filmaren zuzendariak gauza bera egingo du Quim Gutiérrez eta Nadia Tereszkiewiczekin (Tereszkiewiczek gainera presentzia bikoitza izango du aurten, Rosalie Perlak sailean programatuta baitago). Cristi Puiu zinemagile errumaniarrak MMXX aurkeztuko du Dorian Boguta, Florin Tibre, Laurentiu Bondarenco, Adelaida Perjoiu eta Otilia Panainte aktoreekin (aktoreaz gain, Boguta ekoizlea ere bada). Kitty Green ekoizlea (The Royal Hotel), Christos Nikou (Fingernails) eta Isabella Eklöf (Kalak) ere izango dira Donostian. Amaierako filmak (Dance First) ordezkari ugari izango ditu: Marsh, Byrne, eta Gillenez gain, Fionn O'Shea ere Donostian izango da.
Perlak saileko zinemagile ugarik euren filmak erakutsiko dituzte Donostian: Jonathan Glazer (The Zone of Interest); Todd Haynes (May December); Christian Petzold, epaimahaikide ofiziala eta Roter Himmel / Afire filmaren zuzendaria; Mateo Garrone Io Capitano filmaren protagonista, Seydou Sarr eta Moustapha Fallekin; Michel Franco (Memory); Nicolaj Arcel eta Mads Mikkelsen (The Bastard / The Promised Land); Warwick Thornton (The New Boy) eta Craig Gillespie (Dumb Money) zinemagile australiarrak; Ladj Ly (Bâtiment 5), Steve Tientcheu, Anta Diaw, Aristote Luyindula eta Alexis Manentis aktoreekin; eta Celine Song (Past Lives) eta Stephanie di Giusto (Rosalie) errealizadoreak.
Urtero bezala, zinematografia latinoamerikarrak ordezkari ugari izango ditu aurten ere Zinemaldian. Sail Ofizialean hauek izango ditugu: María Alché eta Benjamín Naishtat zuzendariak eta Marcelo Subiotto, Leonardo Sbaraglia eta Mara Bestelli aktoreak (Puan); eta Martín Rejtman zuzendaria eta Esteban Bigliardi −Los delincuentes filma ordezkatuz ere bai− eta Camila Hirane antzezleak (La práctica). Horizontes Latinos sailean, berriz, hauek: Dolores Fonzi, zuzendu duen lehen film luzea ordezkatuz, Toto Rovito aktorearekin eta Santiago Mitre ekoizlearekin batera (Blondi); Tatiana Huezo (El eco); Paula Hernández, Alfredo Castro eta Sergi López (El viento que arrasa); Lucía Puenzo eta Mariana di Girolamo (Los impactados); Rodrigo Moreno (Los delincuentes); Felipe Gálvez (Los colonos); eta Lila Avilés (Tótem), besteak beste. Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztuko dituzte euren filmak, bestalde, Eduardo Williamsek (El auge del humano 3) eta Andrés di Tellak (Mixtape La Pampa); Culinary Zineman, berriz, Mariano Cohn eta Gastón Duprat zuzendariek eta Luis Brandoni, Enrique Piñeyro eta Majo Cabrera (Nada) aktoreek; eta Valeria Sarmiento, azkenik, El realismo socialista (Klasikoak) filmaren estreinaldira joango da.
Víctor Erice Donostia Saria eta Cerrar los ojos filmeko aktore-zerrenda (José Coronado, Manolo Solo, Ana Torrent, María León, Petra Martínez, Mario Pardo, Venecia Franco eta Helena Miquel) buru izanik, Espainiako zinemak honako ordezkari hauek izango ditu Sail Ofizialean: Isabel Coixet eta Un amor filmeko aktoreak (Laia Costa, Hovik Keuchkerian, Hugo Silva, Luis Bermejo, Francesco Carril eta Ingrid García Jonsson); Jaione Camborda eta Janet Novás eta Diego Anido antzezleak (O Corno); Isabel Herguera (El sueño de la sultana); Fernando Trueba eta Javier Mariscal (Dispararon al pianista) eta La Mesías filmeko ekipoa, hots, Javier Ambrossi eta Javier Calvo zuzendariak eta Carmen Machi, Macarena García, Cecilia Roth, Lola Dueñas, Ana Rujas eta beste hainbat antzezle.
New Directors sailean lehiatzera etorriko dira La estrella azul obraren sortzaileak Javier Macipe zuzendariarekin eta Pepe Lorente, Marc Rodríguez, Catalina Sopelana eta Bruna Cusí aktoreekin. Perlak sailean, eta Publikoaren Saria beretzeko lehian, J. A. Bayonak La sociedad de la nieve aurkeztuko digu Enzo Vogrincic aktore uruguaitarrarekin. RTVE Galetan, berriz, Arantxa Echevarría zuzendariarekin batera etorriko dira Leonor Watling, Carolina Yuste, Pablo Molinero, Xinyi Ye, Shiman Yang, Yehu Ji eta Valeria Fernández aktoreak (Chinas), batetik, eta Emma Suárez, Carlos Cuevas, Alexandra Jiménez, Fernando Guallar, Gonzalo Castro eta Anna Moliner bestetik, Vicente Villanueva zuzendariarekin eta Alfredo Sanzol antzezlanaren egilearekin batera (La ternura). Mónica Randall aktoreak Furia española filmaren kopia zaharberritua aurkeztuko du Klasikoak sailean. Zinemirari dagokionez, 20.000 especies de abejas pelikulako ekipoa bertaratuko da, zehazki, Estibaliz Urresola zuzendaria eta Patricia López Arnaiz, Itziar Lazkano, Ane Gabarain eta Sofía Otero aktoreak. Las buenas compañías aurkezteko Alicia Falcó eta Itziar Ituño izango dira, eta Ituñok Irati filmaren taldearekin errepikatuko du.
Made in Spain saileak, bestalde, Elena Trapék Els Encantats aurkeztuko du Elena Martín Gimenok, berriz, Creatura; Juan Francisco Viruega, Aura Garrido eta Isabel Ampudiak, Amanece; Miguel Ángel Vivas eta Natalia de Molinak, Asedio; Gerardo Herrero, Juan Carlos Vellido, Eva Ugarte, Fele Martínez eta, bigarrenez aurten, Alexandra Jiménezek, Bajo terapia; El fantástico caso del golem filmari dagokionez, Burnin' Percebes zuzendariak, Brais Efe eta Bruna Cusí izango dira; Cusík, halaber, La estrella azul filmean ez ezik, Upon Entry pelikulan ere parte hartuko du, haren aktore-zerrendako kide Alberto Ammann eta Laura Gómezekin eta Alejandro Rojas zuzendariarekin batera.
Belodromoari gagozkiola, Berto Romero, Andreu Buenafuente, María Botto eta Nacho Vigalondo eta, berriz, Eva Ugarte etorriko dira Donostiara Javier Ruiz Caldera eta Alberto del Toro zuzendariarekin batera El otro lado telesaila aurkeztera, eta C. Tangana artista, bestalde, Donostian izango dugu Santos Bacana, Cristina Trenas eta Rogelio González zuzendariekin batera Esta ambición desmedida proiektu dokumentala aurkeztera. Madrildarra ez da Zinemaldian ordezkari gisa izango dugun musikari bakarra, Jeanne Cherhal frantsesa −Un silence filmaren protagonista− eta Amaia Romero −La Mesías telesailaren aktoreetako bat− ere etorriko baitira.
Donostian izango dira, halaber, beste diziplina batzuetako antzezle, zinemagile eta profesional batzuk. Zehazki, Made in Spainen, Carme Elíasek –duela urtebete alzheimerra duela adierazi zuenak− Mientras seas tú aurkeztuko du Claudia Pinto zuzendariarekin batera; Fernando Méndez Leite, bestalde, Moisés Salamak zuzendutako La memoria del cine: una película sobre Fernando Méndez-Leite ez-fikziozko filmaren protagonista gisa etorriko da; Juan Carlos Unzué alboko esklerosi amiotrofikoa duen futbolari ohi eta entrenatzaile ohiak gauza bera egingo du Unzué, l'ultim equip del Juancar filmaren zuzendari Jesús Muñoz, Santi Padró eta Xavi Torresekin. Paul B. Preciado filosofoak Orlando. Ma biographie politique −Virginia Woolfen obraren bidezko autobiografia kolektibo bat− aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran eta Andeetako abiazio-istriputik bizirik atera zen Gustavo Zerbinok lagun egingo dio J. A. Bayonari La sociedad de la nieve (Perlak) filmaren emanaldian.
Programazioa Zinemaldiaren webgunean eta komunikabideetan argitaratuko da astelehenean, hilaren 11n. Irailaren 13tik aurrera, Film guztien gidak salduko dira Zinemaldiaren bulegoan (Tabakalera eraikineko bigarren solairuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara, 2,20 euroren truke). Irailaren 16tik (larunbata) Zinemaldiak Kursaalen gaitzen duen informazio-puntuan egongo da eskuragarri (16tik 21era 9:00etatik 20:00etara eta 22tik 30era 8:30etik 22:00etara irekita).
Sarreren salmenta orokorra hilaren 17an hasiko da, 9:00etan. Egun horretan, Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (ostirala 22, larunbata 23 eta igandea 24); hilaren 18an (astelehena) hilaren 25ekoak (astelehena), 26koak (asteartea) eta 27koak (asteazkena) erosi ahalko dira, aurreko egunetako sarrera eskuragarriez gain; azkenik, hilaren 19an (asteartea) 28koak (osteguna), 29koak (ostirala) eta 30ekoak (larunbata), baita hurrengo saioetarakoak ere.
Sail Ofizialeko epaimahaiburua Claire Denis zuzendari frantsesa izango da; sari hauek beretu zituen Denisek: Cannesko Jaialdiaren Sari Nagusia, Berlinaleko Zilarrezko Hartza, Locarnoko Urrezko Lehoinabarra eta Fifresci saria (Donostia). Beau travail eta Trouble Every Day lanen zuzendariarekin batera honako hauek izango dira: Fan Bingbing aktore txinatarra (Zilarrezko Maskorraren irabazlea, 2016ko Urrezko Maskor I Am Not Madame Bovary pelikulan egindako lanagatik); Cristina Gallego ekoizle, zuzendari eta aktore kolonbiarra (Pájaros de verano pelikularen zuzendarietako bat eta Oscar sarietarako izendatutako lehen film kolonbiar El abrazo de la serpienteren eta iazko Urrezko Maskor Los reyes del mundoren ekoizlea); Brigitte Lacombe argazkilari frantsesa, zeina, besteak beste, Todos los hombres del presidente, Kramer vs. Kramer, Gangs of New York, El lobo de Wall Street eta El irlandés pelikulen filmazioan argazkiak atera baititu, iazko kartel ofizialaren egilea izateaz gain (Juliette Binoche izan zen kartelaren protagonista); Robert Lantos hungariarra, David Cronenberg eta Atom Egoyanen ekoizlea, baita Being Julia eta Barney's Version filmena ere; Vicky Luengo aktore espainiarra, Suro eta Antidisturbios filmen protagonista eta Christian Petzold zinemagile alemaniarra, Urrezko Hartza Barbara filmagatik Donostiako Fipresci saria Phoenix lanagatik eta Berlinaleko Epaimahaiaren Sari Nagusia Roter Himmel / Afire filmagatik.
1963an Gakushuingo Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Ekonomian graduatu ondoren, Hayao Miyazaki (Tokio, 1941) Toei animazio-konpainian sartu zen animatzaile gisa lan egitera. Isao Takahatak zuzenduta egin zuen lan Miyazakik eszenen eta gako-animazioaren plangintzan, Taiyo no oji: Horusu no daiboken (The Great Adventure of Horus, Prince of the Sun, 1968) filmaren ekoizpenerako. 1971n A Production animazio-estudiora aldatu zen, Takahatarekin batera, eta Panda Kopanda (1972) filmaren jatorrizko kontzeptuan, gidoian, layoutaren diseinuan eta gako-animazioan egin zuen lan hor. Miyazakik hainbat estudiotan egin zuen lan, hala nola Zuiyo Eizon (Takahatarekin), Nippon Animationen eta Telecomen, eta Arupusu no shojo Haiji (Heidi, Girl of the Alps, 1974) eta Haha wo tazunete sanzenri (From the Apennines to the Andes, 1976) telesailetarako eszena-plangintza eta layoutaren diseinua gauzatu zituen. Halaber, bere lehen telesaila garai hartan zuzendu zuen: Mirai shonen Konan (Conan, the Boy in Future, 1978).
Rupan sansei: Kariosutoro no shiro (The Castle of Cagliostro, 1979) izan zen bere lehen film luzea. 1984n, Kaze no tani no Naushika (Nausicaä of the Valley of the Wind) idatzi eta zuzendu zuen (Animage animazio-hilabetekarian serializatutako bere eleberri grafiko jatorrizkoan oinarritua).
Miyazakik Takahatarekin batera fundatu zuen Studio Ghibli 1985ean, eta hamar film luze zuzendu ditu harrez geroztik, hala nola Tenku no shiro Rapyuta (Laputa: Castle in the Sky, 1986) Tonari no Totoro (My Neighbor Totoro, 1988), Kurenai no buta (Porco Rosso, 1992) eta Mononoke hime (Princess Mononoke, 1997). Sen to Chihiro no kamikakushi (El viaje de Chihiro, Velódromo, 2001). Sen to Chihiro no kamikakushi (Spirited Away, Belodromoa, 2001) filmak salmenta-errekor guztiak gainditu zituen Japonian, sari ugari beretzeaz gain, hala nola Urrezko Hartza Berlinen eta animaziozko film onenaren Oscar Saria. Hauru no ugoku shiro (Howl's Moving Castle, 2004) pelikularekin berriz ere izendatu zuten Oscarrerako eta Urrezko Osella jaso zuen Venezian bere lorpen tekniko guztiengatik. 2008an Gake no ue no Ponyo (Ponyo, 2009) idatzi eta zuzendu zuen, eta Veneziako lehiaketara itzuli zen lan horrekin. Horren ondoren, film hauen plangintzan lagundu zuen, gidoiak idazteaz gain: Hiromasa Yonebayashiren Kari-Gurashi no Arrietty (The Secret World of Arrietty, 2010) eta Goro Miyazakiren Kokuriko-zaka kara (From Up on Poppy Hill, 2011). 2013an Kaze tachinu (The Wind Rises, Perlak) zuzendu zuen (Venezian lehiatu eta animazio-film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen).
2014ko azaroan, Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako Gobernadoreen Batzordeak ohorezko Oscar sari bat eman zion bere ibilbide osoagatik. Bere azken filma, Kimitachi wa do ikiru ka (The Boy and the Heron), 2023ko uztailaren 14an estreinatu zen Japonian, Torontoko Jaialdian aurkeztu zen eta Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala lehiaz kanpo inauguratuko du (Europako estreinaldia izango da).
Miyazakik saiakera-, marrazki- eta poema-liburuak argitaratu ditu, besteak beste, Shuppatsuten 1979-1996. Hainbat eraikin diseinatu ditu, hala nola Mitakako Ghibli Museoa, 2001ean inauguratu zena (haren ohorezko zuzendari exekutiboa ere bada). 2012an "Merezimendu Kulturaleko Pertsona" izendatu zuen Miyazaki Japoniako Gobernuak. 2014an Will Eisner Komiki Sarietako Ospearen Aretoan sartu zen.