"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gema Juárez Allen zinema-ekoizlea izan da 2005. urteaz geroztik. Hogei film luze baino gehiago ekoitzi ditu —guztiak nazioarteko koprodukzioak—, eta munduko zinema-jaialdirik garrantzitsuenetan izan dira programatuak eta sarituak. Lanik berrienen artean honako hauek nabarmentzen dira: Soldado (Manuel Abramovich, 2017), Oscuro animal (Felipe Guerrero, 2016, Espainiako Lankidetzaren Saria 2016ko Donostia Zinemaldian), Camino a La Paz (Francisco Varone, 2015), 327 Cuadernos (Andrés Di Tella, 2015), Damiana Kryygi (Alejandro Fernández Mouján, 2015), Invasión (Abner Benaim, 2014), Mittsommernachtstango (Vivian Blumenschein, 2013), ¡Vivan las antípodas! (Victor Kossakovsky, 2011), eta El ojo del tiburón (Alejo Hoijman, 2011). Une honetan lan hauek ekoizten ari da: Lola Arias antzerkigilearen lehen film luzea, Veteranos; Mónica Lairana zuzendariaren La cama; eta Abner Benaim zuzendariaren Yo no me llamo Rubén Blades. Sail ofizialeko epaimahaikide izan da Guadalajarako, Cartagenako eta Limako zinema-jaialdietan. Proiektuak hautatzeko batzorde eta epaimahaietako kide izan da Argentinan eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan. 2015ean zinema dokumentaleko tributu bat programatu zuen Tel Aviveko Zinematekarako. Gemak Gizarte Antropologia ikasi zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean, Antropologia Bisualeko ikasketekin jarraitu zuen Manchesterreko unibertsitateko Granada Centre for Visual Anthropology zentroan (Ingalaterran), eta doktoretzako ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko unibertsitate federalean. Zinemagintza, aldiz, Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskolan (ENERC-INCAA) ikasi zuen. Gema EAVE eta EURODOC elkarteetako kide da.