"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nazioarteko ARTE Saria, 6.000 euro gordineko, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ARTE etxeak babesten du saria.
ARTE France eta ARTEko ordezkariak Europa – Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ARTE International Prize saria ematera.
Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete Nazioarteko ARTE Sarian, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.
Nazioarteko ARTE Sariaren irabazleak honako betebehar hauek izango ditu: