"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hirukote baten arteko maitasuneta jeloskortasun-istorio hau izango da, seguru asko, Joseph Loseyren eta Donostiako Zinemaldiaren arteko harremanaz hitz egitean liburu guztietan azpimarratuko den filma, hain zuzen ere aurkeztu zen urtean, 1975ean, batez ere nazioartean zeresana eman zuen protesta ekintza dela medio. Filma bere garai emankorrenean obratu zuen Loseyk, mundu osoko aktore izar gehienak eskura zituenean, eta oso lotuta dago ospea eman zion giro psikologiko eta barnerakoiak transmititzeko lortu zuen gaitasunarekin. Hirukote protagonistaren maila artistikoak berez arrazoi dezake jaialdiaren sail ofizialean sartzeko erabakia, baina hautaketak berak baino, zuzendariak eta protagonista nagusiak publiko egin zuten protesta izan zen ospea eman ziona. Losey eta Glenda Jackson antolatzaileen gonbidapenari muzin egin eta ez ziren Donostiara etorri, Franco diktadoreak sinatutako azken heriotza-zigorren aurrean desadostasuna adieraziz horrela.
Filma nahiko oharkabean pasa zen, nahiz eta bazituen garai hartan arrakasta izateko merituak. Giro melodramatiko samarra, misteriotsua, goibela ere bai, itzalekin jolas asko tartean. Loseyren film guztietan bezala, esaten ez dena esaten dena baino garrantzitsuagoa da lan honetan.
Elkar ulertzeko eta oraindik erakarpenik sentitzeko zailtasunak dituen bikote baten inguruan eraikita dago gidoia. Alde batetik, lanarekin aurrera jarraitu ezinean dabilen gidoilariaren rola jokatzen du Michael Caine handiak, senar kezkatua eta pasiorik gabea, buruan daukan istorioa finitzeko afana bizi duen eta gainerakoarekiko interes gutxi adierazten duen intelektuala. Bestetik, Glenda Jacksonek gorpuzten du senarrarekin gutxi konpartitu eta bizitzak aurrean jartzen dion aukera aprobetxatzeaerabakitzen duen emakume erakargarriaren papera, bide horrek nora eramango duen inondik ere igartzen ez badu ere.
Protagonisten hirukotea osatzeko, Helmut Berger, 70eko hamarkadako aktore ospetsua. Drogetan nahastutako gigoloarena egiten du filmean, nahiz eta ustezko poeta aleman bat bezala aurkezten den senar-emazteen aurrean, bainuetxe batean elkar ezagutzen dutenean. Eszenarioek Loseyren filmetan daukaten garrantziasuperlatiboa da begirada hotzez eta dekoratu soil eta planoez jantzitako drama honetan. Filma eszenatoki ia mutua da, eta konposizioek elkarrizketek beraiek baina garrantzia handiagoa dute batzuetan.
The Romantic Englishwoman titulua ironia bezala hartu behar da, Loseyk garai hartako gizarte britaniarrari egin nahi dion kritika fina antzeman baitaiteke: erromantikotasunik batere ez bikote tradizionalaren arteko harremanean, ezta poeta alemanarekin Jacksonek hasten duen abenturan ere, non dena den gezurra, dena ezkutatu beharra, dena itzala, argia bainoago. Idazleak bilatzen duen inspirazioa bera gezurretan oinarrituta dago, emaztea poetaren besoetan irudikatzen duenean ohartzen baita liburua aurreratu baino, jeloskortasna pizten dela bere baitan.
ALBERTO BARANDIARAN