"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskal esaera zahar batek ‘eman ta zabal zazu’ dio eta hari horri jarraiki hizkuntza gutxituetan ekoitziriko zinema Europako beste herrialdeetara zabaltzeko bideak aztertuko dituen bilera egingo da Zinemaldiaren eremuan. Guztira 15 herrialde ezberdinetako 24 ordezkari bilduko dira gaur zinema hizkuntza ez hegemonikoetan egitearen abantailak eta desabantailak aztertzeko.
“Azken urteetan euskarazko zinemak zabalkunde gero eta handiagoa badu – Loreak filma, kasu–, zergatikez da gauza bera gertatuko danieraz, islandieraz edo polonieraz eginiko film batekin” gogoeta egiten du Kultura Sustatzeko zuzendari Clara Monterok. Era berean, filmak egitean istorioak berak eskatzen duen hizkuntza naturaltasunez erabiltzearen alde azaldu da Laufey Gudjonsdottir Icelandic Film Centreko zuzendaria: “Islandian gure hizkuntzaz harro gaude eta horrek eramaten gaitu sentitzera munduan sar gaitezkela gure hizkuntzarekin”.
Bestalde, hizkuntza ez hegemonikoetan filmatutako lanak mundura zabaltzeko “azpidazketa askoz ere egokiagoa da bikoizketa baino” iritzi dio Cine Regio erakundeko Charlotte Appelgrenek.