"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Michal Vinik zuzendari israeldar berriaren lehen film luze honek Barash sendia aurkeztuko digu, lehenik. Autoan doaz musika zatar bat entzuten, aurreko aldean ferietako betaurreko koloredun sorta erakusten digun bitartean. Berehalaxe hasiko gara susmatzen ez dela, ez, nolanahikosendia.
Barash-tarrak etxe itogarri batean bizi dira. Gurasoak izaera arruntekoak dira, eta ez oso azkarrak. Bestetik, gurasoenhaserrealdiak eta jokabide zorrotza jasaten ez duten bi seme alaba gaztetxoak ezagutuko ditugu. Gurasoak kezkatuta daude alaba zaharrena, ejerzitoan soldadu bezala dabilena, desagertu egin dela eta. Beno, desagertu edo, gutxienez ez ditu mezuak erantzuten, ez dakite non dagoen. Eta egia da Barash-tarren etxean ez dagoela lasai egoterik.
Filma zuzentzeaz gain gidoia ere idatzi duen Vinikek –gidoigintzako irakaslea da Tel Aviveko unibertsitatean–ironiaz deskribatuko dizkigu guraso arruntok. Aita motz samarra da, judu peto-petoa, pentsamenduz itxia, eta ez ditu gazteak inondikulertzen. Amak ere, ez du askorik laguntzen seme-alaba koskorren arazoei aurre egiterakoan. Senarraren menpe egongo balitz bezala, isildu egiten da.
Etxeko guztien artean bat hartu behar eta, zera, Vinikek erdiko alaba aukeratuko du, ikusentzuleok haren urratsak gertutik jarrai ditzagun. Na-ama nerabeak neska talde bat du lagun eta haiekin alkohola eta drogak dastatzea du gustukoen.Ustekabean harrapatuko duen harreman berri batek, ordea, zeharo aldatuko du Na-amak aitasunaz eta sexuarekiko zuen irudipena.
Nerabe baten heldutasunerako bidaiaz ari den bitartean, Vinikek umorez tratatzen du juduen eta musulmanen arteko ezinikusi hori, eta israeldarren gunerokotasun arruntetik hainbat xehetasun hartuz, barre egiten dio, halaber, pentsakera itxiko gizarteari.
ANE MUÑOZ