Nadita Das aktore, zuzendari eta idazle indiarra da. Elkarrizketa gunean ordez, nahiago izan du hitzordua hoteleko bere gelan egitea. Izan ere, Vihaan seme txikia berekin ekarri baitu Donostiara. Hala, gelako mahai nagusia Alpino arkatz estutxe eta marrazki koloretsuez josita dago. “Gaur da nire lehenengo eguna Donostia eguzkitsu honetan”, esan digu Naditak irribarretsu. Kontuz gero derrepenteko euri zaparradekin ohartarazi diogu haren atsegaberako.
Donostiara iritsi zenetik apenas izan du hoteletik irteteko aukerarik: “Bart gauean epaimahaiko beste lau kiderekin joan naiz afaltzera eta berehala konektatu dugu. Afaloste lasaia izan genuen, hitzaspertuan aritu ginen oso tertulia atseginean. Artearekiko eta zinearekiko interes komunak ditugun pertsonak gara eta gure artean lotura argia dago”.
Donostia hiri txiki eta izugarri polita dela deritzo, “itsas bazterretik bueltatxo bat emateko irrikitan nago”. Zinemaldia entzutez ezagutu arren, ez zuen uste hain jailadi handia zenik: “Filmen eta sailen katalogo bera izugarri potoloa da”.
Cannesko zinema-jaialdian epaimahaikide izan da bitan, 2005ean eta 2013an, baina iruditzen zaio Zinemaldiko esperientzia erabat ezberdina izango dela: “Iruditzen zait hemengo jendea jaialdiarekin zain eta muin nahasten dela, Cannesen ez bezala; han merkatuak du garrantziarik gehien. Hori iruditu zait behinik behin Zinemaldiari eman diodan lehen begiratuan”.
Atzo jandako arrainak, “inoiz dastatu dudan onenetarikoa”, Donostiako jaialdiak zinema eta sukaldaritza uztartzen dituela ekarri dio gogora: “Harrigarria iruditzen zait konbinazio hori, ekimen paregabea da zinemajaialdien arloan”.
Bestalde, aitortu digunez, “beste zinemagileen lana epaitzea ez zait batere lan samurra iruditzen, ez da gauza erosoa”.
Filmak ikusi eta gero beste epaimahakideekin izaten diren tertuliak dira gehien gustatzen aizkionak: “Epaimahaiko bakoitzak bere testuinguru sozialetik, bere nazionalitatetik eta bere ikuspuntu profesionaletik egiten dituen ekarpenak dira interesgarriena, horiek ematen dizute paitzerako ezinbestekoa den irizpidea”.
Filmak ikusi eta gero beste epaimahakideekin izaten diren tertuliak dira gehien gustatzen zaizkionak: “Epaimahaiko bakoitzak bere testuinguru sozialetik, bere nazionalitatetik eta bere ikuspuntu profesionaletik egiten dituen ekarpenak dira interesgarriena,horiek ematen dizute epaitzerako ezinbestekoa den irizpidea”.
Mumbain, Bollywood-en, 40tik gora film luzetan aktore gisa parte hartu ondoren, “nahiz eta bizi New Delhin bizitzen jarraitzen dudan” argitzen digu Naditak, 2008an egin zuen bere lehen zuzendaritza lana, Firaaq,eta goraipamen eta sari asko lortu zituen Indian eta nazioartean hari esker. Bitxiki, esan behar, Naditaren azken antzezpenetako bat Maria Ripoll errealizadore katalanaren Rastres de sandàl (Sandalo arrastoak) filman jokatutakoa izan dela: “Pertsona zoragarria da Maria, bera ere Donostiara etortzekoa da eta harekin egotea espero dut”.
Halaber, Nandita Dasek askotariko lanak egin ditu, eta errealitatea eraldatzeko duen grina agerian geratzen da bai lan arloan bai bere bizitzan egin dituen hautuetan. Gizarte Laneko Masterra burutu eta gero, jarraitu du justizia sozialaren eta giza eskubideen arloko askotariko auzietan lanean. “Gurasoei zor diet gizatasunean oinarritutako heziketa jaso izana, baina handitzen zoazen heinean zeure kabuz jabetzen zara gizarte bidegabekeriez,eta gauzak aldatzeko eta hobetzeko grina hozitzen zaizu nahi ala ez”, azaldu digu. Sen ho- netan, “zinema tresna aparta da gizarte arazoei ikusgarritasuna emateko. Erantzukizunez baliatu beharreko tresna, hori bai.”
Nadita lanpetuta bizi da gaur egun: ‘Between the lines’ obrarekin antzerkiaren munduan murgildu da, zuzendaritza eta idazketa lanetan; Children’s Film Society delakoan, Indian, burubelarri dihardu lanean… “Nolanahiere, bi proiektu nagusirekin engaiatuta nabil aspaldi honetan. Batetik, Saadat Hasan Manto, 1940ko hamarkadako idazle musulmanari buruzko filmaren gidoiarekin. Mantok erlijioaz, nortasunaz eta emakumeekikoenpatiaz ausart idazten zuen eta gai horiek izugarri erakartzen naute. Dagoeneko lehen zirriborroa idatzi dut eta orain ekoizle bila nabil. Eta bestetik, nire seme gaztea dago; hori bai egun osoko lana”.
SERGIO BASURKO