"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
María Mur Dean (Iruñea, 1977) Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Gaur egun, Bilboko arte garaikideko consonni ekoizpen-etxea zuzentzen du (www.consonni.org). consonni-n 1999tik ari da lanean, hainbat artista garrantzitsu (Matthieu Laurette, Andrea Fraser, Sergio Prego, Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Saioa Olmo, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Virginia Villaplana, Superflex, María Ruido, Cabello/Carceller, eta abar) proiektuak garatzera bultzatzen; ez erakustoki bateko objektu artistikoen itxurako proiektuak, garaikidetasunetik tresna propioak hartu dituzten proiektuak baizik.
Dagokien gizartea iraultzeko, kritikatzeko edo besterik gabe aztertzeko arte-proiektuak dira, formatu askotakoak, adibidez: telebista-programa bat, euskal tipografien enkante bat, utzitako jolas-parke baterako bisita gidatuak edo zonbien martxa bat.
2009tik, argitaletxe bat dauka consonnik. Horren bidez, argitalpenaren ideiarekin esperimentatzen du eta liburuak kaleratzen ditu, hiru bildumatan banatuta.
Gainera, Mur feminismoaren eta artearen arloko Pripublikarrak kolektiboko (2005-2009) sortzaileetako bat izan da eta kultur politikei buruzko ikerketa askotan parte hartzen du. Idatzizko eta ahozko hitzak askotariko formatuetan erabiltzen ditu, eta hala, ekoizpen garaikideari eta arteak eremu publikoa sortzeko dituen aukerei buruzko eztabaidetan ekarpenak egiten ditu.