"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zortzi urte eman ditugu proiektu hau aurrera atera nahian. Oztopoak oztopo, izerdiak bota ditugu horren istorio garrantzitsua pantailaratzeko ahaleginean, eta gaur, azkenik, emanaldiaren ondoren aretoan jaso dugun txalo zaparrada en-tzutean, egindako lanak zentzua hartzen zuela sentitu dugu”, esker onez adierazi du Danis Tanović zuzendariak. Zuendari bosniarraren lan berriak Pakistanen kokatzen gaitu, non elikagintzaren multinazionalek euren irabazietan baino ez duten pentsatzen. Hala, saltzaile gazte batek, zabaltzen aritu den haurrentzako esne baten ondorioak ezagutzeak atsekabetuta, botika ekoizten duen enpresa multinazionalari aurre egingo dio. Hauxe filmaren abiapuntua.
“Kontua ez zen enpresa honek saltzen zuen/duen esnehautsa osasunerako kaltegarria den ala ez, baizik eta hango biztale txiroek edateko ur txarrarekin nahasten dutela, eta haurrak beherakoak jota deshidratatuta hiltzen direla”, azaldu du indiar ekoizletako batek.
“Badakigu filmean agertzen den enpresa ez dela eskrupulurik gabe jokatzen duen bakarra. Pelikulan kontatzen den kasua gertatu zenean beste hamahiru multinazionalek ziharduten eremu haietan. Baina gu enpresa horretan lan egin zuen benetako saltzaile baten kontakizun zehatzan oinarritu gara. Filman agertzen denaren % 95a egia hutsa da” ziurtatu du filmeko ekoizle eta idazlekide Andy Patersonek.
Eta gaineratzen du: “Edateko txarra den urarekin nahasten zen esne-hautsaren auzia garai hartako albistegietan oihartzun zabala izan arren, ezin duzue imajinatu enpresa hauen garroak noraino heltzen diren. Guztia egia osoa izanda ere, multinazionalek edozein unetan auzitara eraman gaitzakete. Beraz, filman agertzen den gertakari bakoitza behin eta berriz egiaztatua behar zuen izan, eta ez saltzailearen adierazpenekin bakarrik, frogak eta dokumentuak behar genituen”.
“Jendeak horren gai korapilatsu batekin zergatik sartu naizen galdetzen didanean -adierazi du Tanovićek-, ez dut zalantza izpirik, erantzuna guztiz sinplea da: bost seme-alabaren aita naiz eta haur horien irudiak ikusi nituenean lur jota gelditu nintzen. Hori baino ez nahikoa arrazoi da pelikula hau egiteko”. Nolanahi ere, zuzendariak azpimarratu duenez: “Denon esku dago horrelako bidegabekeriak salatzeko ahalmena. Aurrerapausoa eman behar da, ausartu egin behar gara”.
Zinemagile bosniarrak lankide, ekoizle eta aholkulari indiarren ezinbesteko laguntza eskertu nahi izan du: “Guztiz ezezaguna zen kultura batean murgilduta nintzen; hizkuntza, ohiturak, jokabideak, dena arrotza zitzaidan, eta haien laguntza uneoro izan ez banu, auskalo zer hanka-sartze egin nezakeen”.
S.B.