"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pertsonaia erreal hauek interpretatzea erronka handia izan da aktoreentzako. Unax Ugaldek Iñigo Iruinengana jo zuen berea prestatzeko. “Hizketan egon ginen hiru ordutan. Nola bizi izan zuen berak hori guztia jakin nahi nuen”. Abokatu gipuzkoarrak filma ikusi du eta gustatu omen zaio. “Baina haserretu da erretzaile amorratu bat bezala agertzen delako eta berak eguneko zigarro bat baino ez du erretzen”. Errefuxiatuen papera egiten duten Jon Anza eta Cristian Merchan senideekin bildu ziren eta entsegu asko egin zituzten zuzendariarekin. “Baina erahilketaren eszena beste modu batean egin genuen, probasaiorik gabe. Emozioa transmititzeko beharrezkoa zen”. Gertakizun horren filmaketa gauez izan zen, negu gorrian,aktore gazteak biluzik zeuden bitartean.
Gogorra izan zen baita ere torturen filmaketa. “Gauez egin genuen, giro itogarri batean”, gogoratu zuen Ricard Salesek(Dorado). “Zaila da holako pertsonaiak ulertzea, baina gogoratu behar da militar munduan oso gutxi direla aginduen kontra altxatzen direnak”, esan zuen aktore kataluniarrak.
Oriol Vilak Bayo poliziarenaegiten du: “Bera ere biktima bat zen. Beldurraren munduan bizi zen, estoldetan, eta kontrol gabeko pertsona bihurtu zen”.
Francesc Orella bikain dago Galindo koronelaren paperean. “Berebeldurrak eta obsesioak ulertzea zen gakoa. Nik banekin Euskal Herrian Galindok zuen esanahia eta hori beldurgarria zen. Hala eta guztiz ere, zirraragarria izan da”.