"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Haurtzaroan hilketak egin zituzten hiru gizon, gaztaro osoa Hungaria komunistako presondegi bortitzenean eman zuten eta han filmatu zituzten lehenengo aldiz András Monory Mesz-en Fracasados dokumentalerako. Artxiboko material kezkagarri honetan beren krimenaren xehetasunak aitortzen eta etorkizunerako planak partekatzen dituzte. Hogeita hamar urte geroago, haien bila joan da Marcell Gerö zuzendaria, eta norbait erail zuten adingabe haiei hitza emanaz, beraien historia azaltzen digu: “Sara eta biok kartzelei buruzko filma prestatzen ari ginen eta gaiari buruz hausnarketa sakona egiten ari ginenean, 80ko hamarkadako dokumental hau aurkitu genuen. Elkarrekin ikusi genuen eta egunak pasa genituen honi buruz hitz egiten. Poliki-poliki material honekin lan egitea oso interesgarria zela ulertu genuen eta proiektuari ekin genion”.
Oso zaila izan zen protagonistak aurkitzea. Denbora eta esfortzu handiarekin hiru aurkitu zituzten, baina bilaketa prozesuak bi urte atzeratu zien proiektua. Hirugarrena aurkitu zutenean ekin zioten Cain´s Children filmatzeari. “Bizitzak torturatutako hiru pertsonekin aurkitu ginen. Une hura gogoratzen dudanean, beraiek 30 urteetan zehar hitz egiteko aukerarik izan ez zutela uste dut eta nik aukera hori eskaini niela. Hasieran ez nituen oso konbentzituta ikusi, baina onartu zuten, eta ez dut uste gure limurtzeko botereagatik izan zenik, beraien burua eta bizitza azaltzeko aukera baten bila zenbiltzalako baizik”, dio Marcellek. Hiru pertsona oso desberdin baina komunean haurtzaroan jasandako sufrimendua zutenak. Beranduago, arrazoi desberdinegatik, beraiek sufriarazi zuten beste batzuek eta honek guztiak beraiengan samin gehiago sortarazi zien. Beraien bizitza azkenik ez duen istorioan bilakatu da.
Protagonistek aspaldi ikusi zuten Fracasados dokumental hura, baina ez zuten ze iruditu zitzaien azaltzen. Bakarrik hiru protagonistetako batek filmaketa haren erruz arazo asko izan zituela aitortu zuen. Kartzelan, zigor-gela, pasilloak edota patioa konpartitzen zuten gainontzeko presoek ez zuten bere istorioa sinesten, ez zuten berak dokumentalean azaldutakoa sinesten, eta horrek guztiak arazo asko ekarri zizkion preso egon zen urteetan eta ondoren ere. Bizitzan asko borrokatu behar izan zuen gizon honek.
Film labur batzuk, dokumentalak eta fikziozkoak, ekoitzi ondoren, Cain’s Children filma da Marcell Gerö errealizadore hungariarraren lehenengo film luzea. Bertan zuzendariak sekula kontatu gabeko sekretuak eta Hungariaren alderdi ezezagun bat agertuko ditu: “Proiektu honekin asko ikasi dut, oso baldintza zailetan bizi den jendea ezagutu dut, izugarrizko txirotasunean. Eta film honegatik izango ez balitz, ezagutu izan ditudan tokiak ez nituzke nire bizitzan inoiz ezagutuko. Sekulako esperientzia izan da nire bizitzan”
N.A.