"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Cristián Jiménez txiletar zuzendaria Donostiara itzuli da bere hirugarren film luzearekin. La voz en off familiako sekretuen gainean diharduen filma da, baina batez ere, gauzak esaten ez direnean norberaren baitan sortzen den anabasaz.
“Beti pentsatu izan dut La voz en off inkomunikazioari buruzko filma zela. Egoerak, jokabideak, denboraren poderioz aldatu egiten zen dira, bizi legea da hori. Baina Txilen gauzak hainbeste aldatu dira hain denbora gutxian, belaunaldi berriak eta zaharrak elkar ulertzeko arazo franko dituztela”, gogoeta egin du zinemagileak.
Alabaina, “gidoiaren idean -dio zeuzendari gazteak- sakontzen nuen heinean, konturatu nintzen esaten ez diren gauzak ere hor daudela, present daudela, baina hitzez adierazten ez diren arte familia harremanetarako gaitza direla: hori da nire pelikulak kontatzen duen gauzarik garrantzitsuena, arazo bat dagoenean hitzez adierazi behardela; horrek, hasieran, egoera mingarri zein desorosoak sortzen baditu ere”.
Ahizpen arteko harremanei buruz egindako ikerketa batez baliatu da Jiménez bere emakumezko protagonistei itxura eta funtsa emateko: “Gizakien arteko lehiak, beharrak, konplizitateak eta gisako kontzeptu psikologikoak oso baliagarri gertatuzitzaizkidan filmari behar adina sinesgarritasuna emateko”.
Azalpen honen bidez ulertzen dugu La voz en off elkar gurutzatzendiren istorio txikien multzoa dela, denak ardatz bera dutelarik, Sofia, Ingrid Isenseek antzezten duen pertsonaia: “Bizitzan dena oker doakion emakumea da, aurrera jarraitu ahal izateko familiako sekretuak ulertu, hitzez adieraziak entzun eta barneratuak behar dituena”, argitzen du aktoreak.
Bere aitak, berak egindakoaren eredura, ama uztea erabakiko du. Ahizpa nagusia Txilera bueltatuko da, betiko izaera liskartsu berarekin. Haurrak haragia jatearekin tematuko zaizkio. Eta, gainera, Sofíak aitari buruzko egia deseroso bat jakingo du nahi gabe. Etahori guztia “koadrotik kanpo” gertatzen da, filmetako “offeko ahotsak” bezala, argitu du Jiménezek. “Batek pentsa dezake -dio- berea dela arazoa, bizitzan erabaki txarrak hartu dituela, baina arazoa isiltasunada, arazoei buruz ez hitz egitea, min egiten diguten gauzak hitzez ez adieraztea”.
“Egoerek hausturak sortzen dituztenean eta mingarriak direnean, hitzez adierazten ezbadira min egiten jarraituko dute, familiako bazterrak nahasten eta oztopo horiek belaunaldiz belaunaldi iraun dezakete”, hausnartzen du Jiménezek.
Filmaketa, bestalde, Txile Hegoaldeko Valdivian gauzatu zen, zuzendariaren jaioterrian, hain zuzen ere: “150.000 biztanle inguru dituen probintziako hiria da, unibertsitate ikaslez betea. Aitzitik, bi gauzengatik da bereziki ezaguna; 60ko hamarkadan izandako lurrikara izugarriagatik eta, urtean 300 egunetan euria egiten duelako”.
Amaitzeko, zuzendariak ziurtatu duenez, sekulako lorpena Donostiako lehiaketan egotea, “festa batera gonbidatu izan banindute bezala da; sail Ofizialean parte hatzearekin sarituta sentitzen naiz”.
S.B.