"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fikziozko lanak beste sekzioetan eskainiko dituztenez, Zinemira sailean parte hartuko duten sei filmak dokumentalak dira. Rafa Moles eta Pepe Andreuren Five days to dance dokumentalak dantzak nerabeetan izan dezakeen efektu baikorrari buruz hitz egiten du. Ateak zabalduz Oarsoaldeko okupa mugimenduari buruzko Juanmi Gutierrezen dokumentala da. Oskar Tejedorrek Notak mugimenduan lanarekin Biarritzeko Malandain Balletaren eta Euskadiko Orkestraren barne-lana erakusten digu. Bizi seinaleak: Nestor Basterretxea dokumentalean Gentzane Martínez de Osak eta Alexander García de Vicuñak artista polifazetikoaren bizitzari eta lanari buruzko hausnarketa egin dute. Gorka Gamarrak mundu mailako estrainaldia izango den Lantanda filmean,Guineako herri nortasuna mantentzekokreole hizkuntzak duen garrantziaz hitz egiten du. Eta mundu mailako beste estreinaldia izango den I am Haiti laburmetraian Raul de la Fuentek Karibeko uharte horretako errealitate konplexua du ardatz, budua eta eskulturaren bitartez.
Azken bi hauez gain, beste fikziozko lau filmek izango dute aukera 20.000 eurotako Irizar Saria eskuratzeko. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak, Pablo Maloren Lasa eta Zabala, Borja Cobeagaren Negociador eta Roberto Castónen Los tontos y los estupidos.
Epaimahaia Isabel Herguera animaziozko errealizadore eta ekoizlea, Angel Aldarondo multimedia eta bitarteko interaktiboetan trebatua eta Rafael Berrio, konpositore, abeslari eta gitarrajotzaileak osotuko dute. Euskal zinemagintzan egindako ibilbidea saritzen duen Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. N.A.