"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hamalau film lehiatuko dira aurten Horizontes Latinos sailean Zinemaldiko 62. edizio honetan. Argentinako ekoizpenak nagusitasuna du eta zortzi pelikula aurkezten ditu: Ciencias NaturalesMatias Lucchesirena, La Princesa de Francia Matias Piñeirorena, Historia del miedo Benjamin Naishtatena, La tercera orilla Celina Murgarena, Dos disparos Martin Rejtmanena, La SaladaJuan Martin Hsurena, Refugiado Diego Lermanena, eta Jauja Lisandro Alonso zuzendariarena eta Viggo Mortensen protagonista duena.
Beste hiru filmek Brasilen dute jatorria Praia do Futuro, Karim Ainouzena, Ventos de agosto Gabriel Mascarorena eta Casa grande Felipe Barbosarena. Mexikoko Gueros, Alfonso Ruiz palaciosena, Chileko Matar a un hombre, Alejandro Fernandezena, eta Kolonbiako Franco Lolliren Gente de bien, filmek osatzen dute Horizontes Latinos saria lortzeko aurtengo pelikulen zerrenda.
Sari horretarako epaimahaiak -Sara Silveira, Juana Acosta eta Nuria Vidalek osatuta- erabakiko du hura nori eman, eta irabazleak 35.000 euro jasoko ditu; horietatik 10.000 euro filmaren zuzendariarentzat izango dira, eta gainerako 25.000 euroak, Espainiako banatzailearentzat.
Urtero bezala, Horizontesen lehiatzen diren lanek Latinoamerikako gaurko gizartea erakutsiko digute -hiriburuetako eliteak eta favelak probintzietako herri galduak, haurrak eta nerabeak, merkatuak eta errepideak-, eta soilik XIX. mendean girotutako Jauja da gaurkotasunean oinarritzen ez den film bakarra.
Bestalde, Amerikan egiten den zinematografiak Zinemaldiko Zinema Eraikitzen atalean badu bere presentzia, zeren La salada, Historia del miedo baita Matar a un hombre aukeratuak edota sarituak izan dira oraindik proiektuak ziren garaian, ekimen honek ematen dituen pelikulak osatzeko laguntzekin. P.Y