"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1980an jaio zen eta ikus-entzunezko ikasketak egin zituen Toulousen, eta, ondoren, zinema Parisen. Zenbait arlotan jardun da; besteak beste ekoizpenean (Fidélité), kudeaketan (Pathé), atzerriko salmentetan (Films Distribution) eta zinemarekin loturiko hainbat erakundetan (Pompidou Zentroa, Arte eta Saiakerako Zinemaren Frantziako Elkartea). 2003an La Rochelleko Nazioarteko Zinema Jaialdiko taldera itzuli zen eta koordinatzaile artistiko gisa aritu da bertan 2009tik.
Duela 40 urte baino gehiago, La Rochelleko jaialdiak mundu osoko 300 film inguru aurkezten ditu urtero, eta 80.000 ikusle baino gehiago biltzen. Prune Engler eta Sylvie Pras-ekin batera, Sophie Mirouze programazio oso eklektiko baten arduradun da: atzera begirakoak, omenaldiak, ahantzitako obren berraurkitzeak, eta fikziozko zein animaziozko film laburrak eta film luze dokumentalak. Jaialdiak atzoko eta gaurko zinemaren arteko topaketa bultzatzen du, zinemaren historian arrastoa utzi duten zuzendarien eta Europako zein nazioarteko egungo zinema bultzatzen duten errealizadore gazteen artekoa.
Anapako (Errusia) Kinoshock zinema-jaialdiko epaimahaiko kide izan zen 2004an, eta Las Palmaseko Nazioarteko Zinema Jaialdikoa 2011n.