Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak, irailaren 20tik 28ra egingo denak, ANIMATOPIA. ANIMAZIOZKO ZINEMAREN BIDE BERRIAK atzera-begirakoa aurkeztuko, genero horren barruan eta azken hamarkadan nazioartean ekoitzi diren lanen panoramika eskaintzeko.
ANIMATOPIAn biltzen dira animaziozko egungo zinemak egindako ekarpenik iradokitzaileenak eta originalenak. Atzera-begirakoak proposatzen dizkigun filmak generoari oker ezarri zaizkion mugetatik, familiako entretenimendu zintetatik edo fantasiazko abenturetatik harago doaz. Programan bildutako izenburuek argi utziko digute animazioak askatasun eta ahalmen handia erakutsi duela askotariko gaiak hainbat ikuspuntutatik lantzeko. Marrazki bizidunaren arloan tabu diruditen gaiak tratatu ditu (sexua eta indarkeria, esaterako) eta mota guztietako gizarte-kezkak, trauma historikoak eta gori dauden azaroak azaldu ditu; ez dira falta errealitatearen ikuspegi subjektiboak, hausnarketa filosofikoak, zinema dokumentalarekiko hibridazioa, oroitzapen pertsonalak, artista plastikoen parte-hartzeak edo giza esperientziaren egiak argazki-zinemarenak soilik ez direla eta marrazkiaren bidez ere adieraz daitezkeela zinez uste duten zinemagileen konfesio-adierazpenak. Animaziozko film tradizionalez edo 3D-ko infografiez harago, zikloak biltzen dituen filmek mota guztietako teknikak eta prozedurak probatzen eta uztartzen dituzte: stop motion, errotoskopiaketa, ebakinen animazioa, animazio digitalaren forma alternatiboak, eta abar.
Zikloan bilduko diren izenburuen artean, besteak beste, honako hauek izan daitezke: Waking Life (Richard Linklater, 2001), My Life As McDull (Toe Yuen, 2001), Hair High (Bill Plympton, 2004), Mind Game (Masaaki Yuasa, 2004), The District (Aron Gauder, 2004), Paprika (Satoshi Kon, 2006), Princess (Anders Morgenthaler, 2006), Tachigui: Life of the Amazing Fastfood Grifters (Mamoru Oshii, 2006), De profundis (Miguelanxo Prado, 2007), Waltz with Bashir (Ari Folman, 2008), Mary and Max (Adam Elliot, 2009), Metropia (Tarik Saleh, 2009), Fantastic Mr. Fox (Wes Anderson, 2009), Chico & Rita (Fernando Trueba, 2010), Crulic (Anca Damian, 2011), Alois Nebel (Tomás Lunák, 2011), Tatsumi (Eric Khoo, 2011), Arrugas (Ignacio Ferreras, 2011), Gordo, calvo y bajito (Carlos Osuna, 2011) edo A Liar’s Autobiography (Bill Jones, 2012). Datozen hilabeteetan berretsiko dugu horietatik zein izango den atzera-begirakoan.
Atzera-begirakoa, San Telmo Museoak, Euskadiko Filmategiak eta Valentziako Filmategiak batera antolatutakoa da, eta Roberto Cuetok koordinatutako liburu baten argitarapenarekin osatzen da.
Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak", "Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke", "100 urte zoragarri", "Abentura europarra", "Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria", "Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia" eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak", "Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak", "Migranteak", "Sukar izoztua", "Japonia Beltzean", "Kontrauhina: Fantziako zinema berriena", ".doc-Ez fikzioaren bide berriak", "American Way of Death: 1990-2010eko Amerikako Zinema Beltza", "Itzal Digitalak: Azkenb belaunaldiko zinema txinatarra", "Very Funny Things. Amerikar komedia berria" edo "Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako" atzera begirakoa.