"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Atom Egoyanek misterio film artegagarria zuzendu du, herri txiki batean eraildako hiru haurri buruzko egiazko kasu batean oinarrituta. Ia genero bihurtzeraino hedatuden epaiketa-film horietako bat da Ofizialean aurkeztu duen Devil’s Knot.
Hilketaren errudun egin dituzten hiru gazteei laguntzeko smoz detektibe pribatu batek (Colin Firth) ikerketa hasiko du bere kabuz. Berehala geratuko da agerian poliziak frogak desitxuratu dituela, baita benetako hiltzaileak haurren oso ingurukoak izan daitezkeela ere. Horrekin erakutsi nahi da hildako haur baten amak ere (Reese Whitherspoon) zalantza egiten duela akusatuak benetako hiltzaileak ote diren.
Zero aztarna
Kanadar zuzendariak azaldu du kasuaren inguruan dokumetazio mediatiko itzela dagoela, haatik, “gorpuak uretan aurkitu zituzten eta, baina ez zen inonlako aztarnarik agertu, ez odolik, ez DNArik, ezta oinatz arrastorik ere. Deus ez, haurren gorpuak salbu. Devil’s Knot (Deabruaren gordelekua) basozuloan gertatutakoa zehatz jakiteko modurik ez da”, adierazi du.
Zuzendariaren esanetan, “Mendebaldeko Memphiseko paraje haietan duela 20 gertatutako izugarrikeriaren tamaina erakutsi nahi du filmeak; ordea, han benetan jazotakoari ezin zaio erantzunik eman”, azpimarratu du.
Egoyanek kasu hau aukeratu zuen «misterioz josita zegoelako. Maila dramatikoari dagokionez, nekez asma daiteke ezin argituzkoa den horrelako kasu bat. Korapiloa, bilbea, hain dago ezkuturik, ezen ezin imajina daitekeela krimenaren segida. “Ezbairik gabe oso ongi taxututako plan baten emaitza da hiru gazteen hilketa, benetako hiltzaileak haurren oso ingurukoak izan behar zuten”, segurtatu du.
Memphisera, krimenaren eszenatokira joan zenean, harrituta gelditu zen zuzendaria, “naturazgaindiko zerbait dago han, kasik mitologikoa”. “Nola gerta daiteke horren sarraski higuingarria krimenaren eszenan inolako aztarnarik utzi gabe. Ezin pentsatuzkoa da, baina halaxe gertatu zen”.
“Nola jarraitu bizitzarekin “Nola jarraitu bizitzarekin han gertatutakoa ulertu gabe?”, galdetu dio zuzendariak bere artean. “Gaiztoki samarra” iruditzen zaio historia argitu gabe uztea, baina berauk oinarri duen egiazko historiak ere ez du amaiera jakinik. Sentitzen dut ikuslea epel uztea, baina ez zitzaidan bidezkoa iruditzen balizko amaiera bat asmatzea”, bukatu du esaten.
S.B.