"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa 2002an sortu zen, eta Donostia Zinemaldiak ikusle guztiak zinemara eramateari ematen dion garrantziaren ondorio da. Hala, haurrak belodromoko pantaila erraldoiaren bidez barneratzen ditu zinemaren munduan, gazteei Gazteen Epaimahaian parte hartzeko gonbita egiten die, zuzendari hasiberriei adorea ematen...
Donostia Zinemaldiak gogoan ditu zinemaren teknika eta lengoaiarekiko interesa duten gazteak, ikasleak eta zinema eskolak ere.
Ikasleek beren eskolako lanetako batzuk aurkezteko aukera dute nazioartean garrantzitsuenetakoa den lehiaketetako batean, eta haien inguruko iritziak eman ditzakete solasaldietan. Hitz aspertu horiek zabalik daude bai publikoarentzat, bai ikasleen esanetara jartzen diren jaialdiko gonbidatuentzat, bai zinemako izen handientzat ere. Irakasleak aurrean daudela aurkezten dituzte ikasleek beren lanak, eta horrela, bide batez, zentro bakoitzeko oinarri pedagogikoak ematen dituzte ezagutzera. Ikasleek eraikin berean egiten dute lo eta elkarrekin egiten dituzte otorduak; esperientzia ugari partekatzeko aukera dute beraz, eta jakin badakigu, gainera, luze irauten duten harremanak sortzen direla haien artean.
Ekimen horren bidez, zinema eskoletako lanak, istorioak kontatzeko modu berriak, zinemaren pedagogian izan diren aldaketak, teknologia berriak edota kultura nazioartekotzeko prozesuak eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera izaten da.
Berriak
Jarraitu gaitzazu hemen: