"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekialdeko filmetan izan ohi diren pausaldiak azpimarratzen dira askotan. Tenpo luzeak, arnas sakoneko elkarrizketak eta naturarekiko joera begibistakoa,besteak beste. Baina zinemaldi honetan proiektatzen ari diren filmetan denetarik aurkezten ari da, eta kontuan hartuta ekialdeko film asko ikusten ari direla,esan daiteke hori seinale ona dela. Korearren instrospekziorako muturreko joera dastatu ahal izan dugu, eta hongkongdarren modernotasun eroa, txinatarren errealismoa kritikoa eta japoniarren surrealismoa.Edo, nahi bada, surrealismo existentzialista eta fina eta dotorea.
Hirozaku Kore-edaren film honen argudioa surrealista da zeharo. Bikote batek seme txikia galdu du aspaldi ez dela, baina bat-batean haren mamua edo espektroa edo haren semea bera haragitua agertzen hasi zaie etxean. Mutikoak haiekin hitz egiten du, haiekin barre egiten du,galdetu egiten die lehengo bizitzaz. Ez da ohiko mamu bat, ezer beldurgarria: bere arrebarekin haserretu egiten da, esku artean hartzen du gurasoek, altxor gisa, bera erraustu ondoren berreskuratu zuten hortza. Gizakia da, beraz. Gurasoek ez dakite oso ondo nola erreakzionatu, erotuta ote dauden zalantzan hasten dira,baina normaltasun osoz saiatzen dira jokatzen berarekin, joandako maitearen gomuta berpiztuko dielakoan.Azkenean alde egiten du, noski. Eta senar emazteak, orduan, haren faltarekin bizitzera ohitu beharko dute. “Zuk ere sentitzen duzu inguruan?” esaten dio andreak gizonari.“Bai, hemen dabil”.Eta elkarri pozik begiratzen diote. Estetikoki bikaina, baina apur bat sinesgaitza.
A.B.