"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sarah Polley aktore ezaguna zen jadanik bere lehen filma zuzendu zuenean, Away from Her (2006). Eta atzo bigarrena aurkeztu zuen, Leonard Cohen-en abesti baten izena oinarri harturik, ‘Take This Waltz’. Isabel Coixeten aginduetara lan egin ondoren (Nire bizitza ni gabe, Hitzen bizitza sekretua), orain Michelle Williams eta, erne, komediak egin ohi dituen Seth Rogen rol dramatiko batean zuzendu ditu. Margotek, neska protagonistak, senarraren eta maitalearen artean erabaki beharko du, istorioaren korapiloa hauxe.
Polleyk Margot izeneko pertsonaiaren maitasun zalantzekin jolasten du; filmean dakusagunaren arabera, ez baitu senarrarekin hausteko eta maitale berriarekin alde egiteko arrazoirik.“Filmeak sexuaren eta maitasunaren inguruko galdera existentzialak mahaigaineratzen ditu. Eta ikusle bakoitzak nork bere erantzuna bilatzen du pelikulan”, azaldu du zuzendari gazteak.
Pertsonen barne hutsuneaz dihardu pelikulak,“eta nola gizakiok hutsune hori betetzen saiatzen garen”, epaitu du.
Filmeko aktore-taldea eratzeko garaian zuzendari kanadiarrak ez zuen zalantzarik izan, “ezta Seth Rogenen kasuan ere”. Polley, halaber, Isabel Coixeten eragina aitortu du: “Eragin handia izan du nire zuzentzeko eran, ez baitago emakumezko zuzendari eredu askorik”, adierazi du. Errealizadore katalanarengandik filmaketako xehetasun guztiekin “obsesionatzea” ikasi zuen.
Bateraezinak
“Inoiz gutxi ezagutu dut pasioaren eta eguneroko bizitzaren arteko oreka lortzen duen senar-emazte edo bikoterik. Normalean, eguneroko harremanak pasio alabatzen du eta alderantziz. Ezagun zaiguna, gertutakoa dena, misterioarekin bataeraezinak elkarrekin bizi eta elkarren harremana aberatsa lortzen duen jendea ere ezagutzen dut, baina horretarako elazioaren eguneratze ahaleginak eta euren arteko afektuen kudeaketatk etengabea izan behar du", azaldu du kanadiarrak.
Bestalde, Sundance jatorri izendapenari uko egin dio Polleyk bere lan hau kokatzerakoan. "Nire asmoa ez zen film komertzialei kontrajarritako pelikula independentea egitea. Ordea, tankera horretarako filmen tonua eta dardara baliatu nahi nituen, berriz maitemintzearen eta pasioaren atzaparretan atzera ere erortzearen sentsazioarekin zerikusia dutelako", ziurtatzen du.
Gidoia gorabehera, Take This Waltz filma Michelle Williamsen antzezpen ontzanean finkatzen da, intentsitate handiko uneak irudikatuz. "Intentsitatea bedeinkapena eta madarikaziioa izan daiteke aldi berean. Zeure bizitza goratu edo erabat hondatu dezake", azaltzen du Polleyk.
S.B.