"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Film batzuk ostikoak bezalakoak dira. Ostikoak, zartakoak, astinduak, jipoi etengabeak dira. Hartu eta lurrera botatzen zaituzte, eta han ibiltzen zaituzte lokatz artean euripean hoztuta, harik eta norbaitek jaso eta arropa zikina garbitzen dizun eta animoak eman eta zerbeza bat edatera gonbidatzen zaituen arte. Baina gero, irri txiki bat aterarazi ondoren, eta lasaitu ondoren eta hemendik aurrera dena ondo joango da, txikito, esan ondoren, filmak atzetik eraso egiten dizu berriro, eta ukabilkada ematen dizu sabelaldean, eta besoa bihurritzen dizu eta saihetsak txikitzen dizkizu. Eta filma amaitzen denean bizkar osoa tentsioz be-teta daukazula konturatzen zara, inoiz baino itsatsiago zaudela besaulkian eta mina duzula masail aldean. Eta poltsa jaso eta jaiki eta kalerantz ateratzen zarenean, argirantz, orduan konturatzen zara film bat zela, besterik gabe, eta orduan kafe bat hartzera zoaz, eta irudiak behin eta berriro bueltan jiran dituzu, eta protagonisten elkarrizketak etortzen z aizkizu g ogora, eta esaten duzu, uau.
Peter Mullan aktore bikaina da, eta Paddy Considine, zuzendari bikaina. Eta bien artean lortu dute alargun alkoholikoaren eta erlijiozale jipoituaren erretratuak benetako zartakoak izatea, eta hori da zinema. Hori delako fikzioa, bai behintzat zineman, zeuk ere min hartzea protagonistek min hartzen dutenean, kolpe bakoitza zuri emango balizute bezala sentitzea, eta zeuk ere euria sentitzea buru gainean, eta zikinkeria usaintzea, eta zeuk ere erantzun nahi izatea norbaitek protagonistari galdera egiten dionean, eta zeuk ere besotik hartu nahi izatea alu hori, eta zeu ere jota sentitzea astazakilak borrokarako txakurra umearen panpinaren
aurka xaxatzen duenean, eta zeu ere txikia besarkatu nahi iza-tea aurpegia orbanez beteta ikusten duzunean, eta zeu ere kantatzeari ekiteko gogoa izatea lagunak pub-ean elkartzen direnean eta kanta sentikorrak kantatzen hasten direnean.
Zinema ez da erraza. Jende asko eta aukera asko kontrolatu behar dira denak batera. Aktoreak
daude, kameralariak daude, gidoilariak daude, produktoreak daude eta dena ezin da beti menpean eduki une oro. Baina Considinek dena ondo k ontrolatu duela ematen du. Filmak uzten duen inpresioa da hasieratik garbi zeukala zer kontatu nahi zuen, eta nahi zuen be zala k ontatu ahal izan duela. Eta hori ez da erraza. Ez, ez da erraza.
A.B.