"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1975. urtean Txinan kulturairaultza garaian izandako hainbat bizipen kontatzen ditu Wang Xiaoshuai zuzendariak 11 Flowers pelikulan hamaika urteko mutiko baten begiradaren bidez. Izan ere, filmaren izenburuak txineraz,Wo 11, horixe dio: “hamaika urte ditut”, pelikulako protagonistak, Wang Han-ek, duen adina berbera.
Wang Xiaoshuai zuzendariak, neurri handi batean, bere biografia kontatzen du 11 Flowers pelikularen bidez.Protagonistak, berak bezala Wang du izena. Bere familia,Wang Hanena bezalaxe, 60. hamarkadaren erdialdera Shanghai hiria utzi behar izan zuen eta Txinako barnealdeko Ghizhou probintziara mugitu ere, bertan eraikitako fabrika batean lan egiteko. Eta Wang Han-ek izandako hainbat bizipen Wang Xiaoshuaik berak bizitu zituen.
Zuzendariaren esanetan, Txinako zinemak,normalean,istorio handiak kontatzen ohi ditu. Bere kasuan, gizaki orok jazotzen dituzten istorio xumeak kontatu nahi izan ditu eta gainera ume baten begiradarekin. “Pertsonetan oinarritutako Txinako kultura-iraultzari buruzko pelikula gutxi dago. Nik, ordea, hori kontatu nahi izan dut, pertsona horiek zer bizi izan duten, oso ikuspegi pertsonala emanez”, adierazi zuen Wang Xiaoshuai zuzendariak.
Azken urteotan Txinan izandako bilakaera azaldu nahi izan du zuzendariak. “Gaur egungo Txina oso ezberdina da.Jendeak askatasun handigoa dauka. Ekonomiak eta botere ekonomikoak garrantzi handia dauka eta dirua irabazteko aukera baldin baduzu heroia izango zara eta, teorian, aginteari arazorik sortzen ez badiozu ez duzu arazorik izango. Dena den, oraindik ere zinemagintzan nolabaiteko zentsura badago eta galarazita dago hainbat gaiei buruz hitz egitea.
Nire kasuan, eta nahiz eta kultura-iraultza garaiko pasadizoak kontatu arren, ez dut zentsurarekin arazorik izan istorioa ume baten begiradaz kontatuta dagoelako”, esan zuen Wang Xiaoshuaik.
L.C.