"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Wild Bill Dexter Fletcherrek zuzendutako lehen filma da eta Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehendabiziko aldiz, Zabaltegi-Zuzendari berriak sailean. Ondoren Chicago, Londres, Erroma eta beste hainbat hiri bisitatuko ditu, 2012ko otsailean Erresuma Batuko zinemetara iritsi aurretik. Zinema jaialdietan egoteagatik “oso pozik” daudela aitortu dute Wild Bill-eko ordezkariek; beren lana egina dagoela eta orain “filmak bere ibilbide propioa
egin, eta zorte apur batekin, toki guzti horietara berarekin” era-mango dituela diote irribarrez. Donostiara Fletcher bera, Charlie Creed-Miles eta Charlotte Spencer aktoreak, eta filmaren ekoizleak etorri dira, eta talde-giro aparta eta umore ona ekarri dute beraiekin.
Dexter Fletcherrek, ordea, badu eskarmentua zinema munduan. Aktore lanetan ibili da orain arte Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998) edo Layer Cake (2004) filmetan eta “Band of Brothers” (2001) telesailean, besteak beste. Honakoan kameraren beste aldera egin du salto Fletcherrek eta zaila izan arren oso gustukoa izan duela azaldu du: “Aktore zarenean filmeko elementu bakarrean islatzen da zure lana eta pasioa, baina zuzendari bezala norbanako bakoitzak jartzen duen pasioak nola bat egiten duen ikusten duzu, eta hori ederra da benetan”.
Izenburu eta karteletik abiatuta, pelikularen azken sekuentzia arte Ameriketako “western” generoaren eragina aitortzen du Fletcherrek. “Gizon baten istorioa da hau, bere bizitza eta bere familiarena hobetzeko erabakia hartzen duena”, azaltzen du zuzendariak. Filmean, Bill Ward preso ohia zortzi urte ondoren kartzelatik ateratzen denean bere bi semeen kargu hartu beharko du. Hortik aurrera, egoera zail eta bizi den ingurune gogorrari aurre egin beharko die. Creed-Miles aktorearen esanetan,“ahalegin horretan arrakasta duen gizon baten istorioa da hau”.
Fikziozko istorioa egin dutela argi utzi dute taldeko kideek. Ha-la ere, ezin da ukatu erakusten duen ingurunea, Londresko ekial- deko auzoetan kokatua, ikuspuntu guztiz errealetik jorratzen duela. Fletcher eta Creed-Miles-ek gertutik ezagutzen dute Londresko ingurumari hori, bertan jaio eta hezi baitira. Horrexegatik agian, pertsonaia guztiei izaera oso erre-alista ematea lortu dute, beren nahia “hausnarketa sozialerako ikerketa bat” egitea ez bazen ere.
Honela, Creed-Milesek “gizar tearen mugikortasuna” fikziozko kontakizunaren zirrikituetatik ikuslearengana iritsi daitekeela aitortzen du. Era berean, “Ingalaterran gizartearen mugikortasuna oso eskasa” dela salatzen du eta “gizartearen beraren egitura mugikortasuna ekiditeko prestatua dagoela” azaltzen du.
I.O.