"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldian laugarren aldiz lehiatzen den Koreeda maisua da eguneroko bizitzako gauza xumeak bere kameraz harrapatzen. Eta oraingoan ere ‘miraria’ lortu du haurrak protagonista dituen Kiseki filmean, hauen begiradaren bitartez japoniar gizartearen ikuspegi amoltsua osatu baitu,“beharbada dio zuzendariak- orain aita naizelako”.
Kore-eda umeen ustezko inozentziaz baliatzen da helduen munduaz gogoeta egiteko, banandutako gurasoak, ziztu bizian dabiltzan shinkasen edo bala trenak eta sumendi batek errautsez zipriztindutako hiriko bizimodua tartean direlarik. “Ni txikitan be-ti kezkatuta nengoen. Pertsona nagusiak baino helduagoa nintzen. Orain heldua naizela, konturatzen naiz gauzak ezin direla beti guk nahiko genukeen bezalakoak, desirak eta errealitatea ez direla sarritan bat eta gauzen egoera onartu beharra dagoela. Horixe da nire filmeko umeek euren abenturaren amaieran ikasten dutena”, azaldu du Kore-edak.
Xalotasunaren miraria
Kiseki filmaren ‘miraria’, alde batetik, aktore arras gazteen antzezpen garden eta sinesgarriari zor zaio, -benetan hunkigarria fikzioan eta errealitatean anaia diren Koki eta Oshiro Maeda gazteen jarduna-; eta bestalde, pelikulak ikusleari eskainzten dizkion pasarte samurrak eta irrigarriak. Benetan onak diren txisteetako batzuk ahaztu gabe. Zuzendariarentzat, aldiz, inoiz gauzatzen ez diren nahia edo desirak horiek dira “bizitza bere gordinean ulertarazten dizkigutenak. Haisera batean izenburu a zehatzegia zela iruditzen zitzaidan, baina gero gustatu egin zait ikusleak filmeko ‘mirari’ txikiak bilatzen antzematea”, ziurtatu du zuzendariak. Filmeak norentzat egiten dituen galdetu zaionean, japoniarrak hauxe erantzun du: “Protagonistak haurrak izaki, helduek goza dezaten egin dut pelikula hau, egia da normalean nire film luzeak pertsona jakin batean pentsatuz idatzi ohi ditudala. Still Walking nire amari zuzenduta zegoen, eta Kiseki nire alabarentzat da, lau urteko alaba-txoa, pixka bat hazten denean ikus dezan” Amaitzeko, Quruli talde marjinalak filmerako propio konposaturiko musika banda azpimarratu du Kore-edak: “Ezin dizuet esan zehazki zergatik baina, Quruliren musika eta umeak primeran egokitzen dira”. S.B.