"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Amnesty International-ek 50 urte daramatza lanean mundu osoan zehar giza eskubideak errespetatu daitezen, eta hasieratik, irudiak izan ditu denuntzia horiek plazaratzeko bidelagun. Irudi horiexek dira,Donostiako Zinemaldian zehar eta hilaren 30a arte, Zurriolako pasealekuan ikus daitekeen erakusketaren ardatza. “Amnesty Internationalen 50 urte bere kartelen bidez (1961- 2011)” izena du erakusketak eta Esteban Beltrán Amnesty Internationaleko Espainiako Sekzioko presidentearen esanetan “azken 50 urteetan zehar gobernu desberdinek egin dituzten krudelkeriak eta horren aurrean Amnesty Internationalek egindako lana irudikatzen du erakusketak”. Gainera, erakundeak kulturarekin, eta zinemarekin ere modu berezian, beti izan duen harreman estua azpimarratu nahi izan du Beltránek, “bai artista askok jasaten duten errepresioa salatzeko, baita giza eskubideen aldeko borroka babestu eta sustatzeko ere”. Erakusketarako 22 artisten lanak hautatu dira, jatorri eta garai desberdinetakoak, eta orotara, Amnesty Internationalen kartelen historiaren adierazle dira. Besteak beste, Miró, Picasso, eta Boteroren lanak jasotzen ditu. Amnesty Internationalentzat lan egin duten artista guztiek modu desinteresatuan egin dute beren ekarpena eta erakundeak proposatutako gaiaren inguruan modu librean sortu dituzte beren obrak.
Honela, Beltránek adierazi bezala,“Amnesty Internationalek giza eskubideen alde egin duen lana kanpoko ikuspuntu batetatik erakusten dute”. 42 urte heriotzaren zain Juan Aizpitarte artista donostiarraren esku egon da amnistiaren aldeko erakundearen 2011ko kartela eta Hakamada Iwao preso japoniarraren egoera latza salatzen du. Hakamadak 42 urte daramatza Japoniako presondegi batetako heriotz korridorean eta kartel honekin, heriotz zigorraren beraren aurkako jarrera erakusteaz gain, heriotzaren zain preso egoteak dakarren tortura psikologikoa ere salatu nahi izan dute. “Japoni buruz hitz egin nahi izan dugu irudiarekin eta kontraste bortitza azaleratu”, azaldu digu Aizpitartek.Kartelak Japoniako banderan horren perfektua den zirkulu gorria organikoago bihurtzen du, odolaren tankerakoa “Nola da posible bere burua gizarte garatutzat duen herrialde batek erdi aroko ohitura den heriotz zigorra mantentzea?”, hori da irudiaren atzean agertzen zaigun galdera.
I.O.