"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Cannesko iragan jaialdian Kim Ki-dukek Ariarang filma aurkeztu zuen. Segidan, Venezia,Avignon eta Pariserako tren-txartelak erosi zituen. Eta Kim Ye-na emakumezko aktorea lagun zuela, eta kamera digital xume batekin, zineari suposatzen zaion parafernalia guztiari uko eginez Sail Ofizialeko lehiaketara aurkezturiko pieza hau filmatu zuen.
Ia elkarrizketarik gabe eta eskuko kamera baliatuz, lau gai jorratu omen ditu Ki-dukek Amen pelikulan: maitasuna, bizitza heriotzarekin kontrastean, egungo bizimodua eta zinema bera.“Duela hamabost urte pelikulak egiten hasi nintzenean, zinemak atzean industria oso baten euskarria behar zuela sinistuta nengoen. Sistemaren horren barruan filmeen finantzaketa ezinbestekoa denez,ikusleak oso kontuta behar dituzu izan; horrek esan nahi du nolabait ere lotuta nengoela, ezin nuela nire sormena erabat garatu eta berau adierazi, ez nintzela nire buruarekin zintzo jokatzen ari.Eta horretan ahalegindu naiz film honekin, sistema, ikusleak eta diru-iturriak bazter uzten”, azaldu du zuzendari korearrak.
Zero aurrekontu
Ameneko protagonistak Lee Myung-soo izeneko gizona bilatzen du eta gas-maskara bat jantzita duen norbait du segika. Eta delako bilaketa, zuzendariak lengoaia propio baten bila dabilen zantzua dakarkigu ulermenera. “Nire buruarekin egiazale izan nahi nuen, pelikula aske
eta zintzo bat egin. Behingoz sudur-puntan jartzen zitzaidan bezalako film bat egin nahi nuen”. Eta bitan esan beharrik ez du,Amen-ek ia denbora guztian oporretan grabatutako bideoa ematen baitu.
Zuzendariak zinemari buruz egin nahi duen gogoeta alde batera utzita, argi dago Ki-dukek erakusten duena baliabide gutxirekin edonork egin dezakeela pelikula bat. Arriskua,ordea,horretan bertan datza, honen moduko film bat ia edonork egin zezakeela. Amen, zirriborro, esperimentu filmiko bat da.
S.B.