"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Frances Wilkinsonek oso argi zuen 1939an Txinatik familiari idazten zizkion gutunak irauteko eginak zirela: hauetxek dira, hain zuzen ere, Nao Yik filmaren zutabea eta aitzakia.
Garai hartako eta gaurko txinako gizarteak azaltzen zaizkigu. Lehena, bere biloba Rebecca
Wilkinsonek irakurtzen dituen pasadizoetan; bigarrena, pantailak azaltzen dizkigun irudietan. “Emakume itzela izan zen”,dio Rebeccak,“erne beti inguruaz jabetzeko. Eta sekulako eskutitzak idazten zituen, batzuk hamabi orrialde baino gehiagokoak”. Frances 84 urte zituela hil zen Ingalaterran, filmaren prozesua martxan jarri ondoren,baina gutun horien garrantziaz hasieratik jabetzen zen.“Bidaltzen zituenean, guraso eta senideen ondoren nork
irakurri behar zituen agintzen zuen, eta guztiak zenbakituta zeuden”.
Gutunak irakurri eta hautatu ondoren,David Aguilar,filmaren zuzendaria, eta beste bi gidoilari, Rebecca Wilkinson eta Pello Gutierrez,Txinara joan ziren kaleko irudiak filmatzera. Bazekiten zer nahi zuten, ez nola egingo zuten: “Filma prozesuan bertan dago, eta horrek sortzen du magia. Kalean elkarren artean eztabaidan ari diren jubilatuen sekuentzia erabat naturala da, aurkitu egin genuen. Parke batean ari ziren hizketan eta gu filmatzen hasi ginenean ez ziren ikaratu, bertan jarraitu zuten, komunismoaz, baloreetaz, eta beren arazoetaz eztabaidan”.
Lau lagunek osatutako ekipoa hilabetez egon da Txinan eta, anekdota gisa kontatu dutenez, beraiekin zeramaten Izai izeneko mutikoak (David eta Rebeccaren urtebeteko semeak) ate asko zabaldu dizkie.“Hasieran zalantzak genituen baina azkenean oso mesedegarria izan da gurekin eramatea”.
David Aguilarrek dioenez,dokumentala ez da hitz egokiena filma honentzat: “Niri gehiago gustatzen zait ‘ez fikzioa’esatea. Zinea egiteko modu honek askatasun gehiago ematen digu. Guretzat, zenbat eta partzial eta subjektiboagoa izan dokumentala, hainbat eta hobe”.
Pello Gutiérrez ere aritu da gidoilari eta ekoizle lanetan. “Dokumentala da guretzat generorik
egokiena, benetako egia hor dagoelako, ez duelako artifiziorik. Gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie, eta hori guretzat oso pozgarria da. Izan ere, gu horretan aritzen gara Zapi T’erdi ekoizpen etxean”.
A.D