"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Igor Galuk
Universidad Nacional de la Plata, Argentina
Igor Galuk argentinarra zinema jaialdi independenteetan ibili da bere lana,Túneles
en el río, aurkezten eta berarentzat Donostiara etortzea “ziklo bat ixtea”dela dio: “Niretzat
zein lan-taldearentzat oso pozgarria da gure ibilbidea halako jaialdi handi batean amaitzea”.Topaketetan izan duen esperientziagatik galdetuta, bere arreta erakarri
duena hautatutako filmeek duten maila dela adierazi du: “Espero ez nuen maila
topatu dut, maila oso ona, eta publikoa ere izugarria da. Hemen zinema bizi eta sentitu
egiten dela antzematen da eta horrek plazer handia ematen dit, hori ez dudalako
beste inon ikusi. Hemen jendeak maitatu egiten du zinema”. Jaialdian sumatu duen
sentipen hori “proiektuak garatzen jarraitzeko motorea” dela eta “narrazioak sortzen
eta alderdi tekniko zein artistiko aldetik hobetzen”jarraitzeko indarberritua sentitzen
dela dio eta, batez ere, kideen laburretatik izugarri ikasi duela agertu du: “Masterclassak-eta ondo badaude ere, aberasgarriena beste herrialdetako kideek zer egiten duten ikustea da, horixe niretzat atal honek daukan balio nagusia”.
Juan Francisco Viruega
Escuela Oficial de Cine de Madrid (ECAM), Estatu espainola
Almeriako gazte honek karrera amaierako filma, Estocolmo, dakar Zinemaldira eta pozik agertu da,“hasiera batean eskolako praktika zena nazioarteko jaialdietarako hautatzen dutela ikustea izugarria delako”. Valladolidetik hasita Los Angelesen, Puerto Ricon, Egipton,Amsterdamen eta beste hainbat lekutako jaialditan ikusi da bere lana. Zinema ikasketak hasi aurretik arkitektura ikasi zuen eta, azaldu duenez, etekin asko atera dio: “Ikusmen espaziala ematen dizu arkitekturak eta plano barnean enkoadraketa berriak egiteko
orduan oso lagungarria da. Nire ikaskide guztiak ikus-entzunezko mintzaira ikastetik zetozen eta denbora galdu izanaren sentipena zuten. Niretzat, aldiz, oso erabilgarria izan da arkitektura ikasi izana”. Topaketen gainean, aberasgarria dela dio: “Ekintza paraleloak, masterclassa,
hemen jaso dugun tratua... dena da primerakoa”. Batez ere hautatu diren laburren aniztasuna eta norberak bere lana defenditu beharra goraipatu ditu, baina “agian, ekintza paralelo gehiago eskertuko nituzke, lankidetza handiagoa bideratuko lukeen tailerren bat edo, gehiago egiteko gogoarekin geratu naiz eta”.
Amalur ARTOLA