"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yemenetik Guantanamoko basera salto egiten du etengabe The Oath film interesgarriak, eta 2001eko irailaren 11ko atentatuen inguruan gertatutakoaren hainbat alderdi ezagutzeko aukera ematen dio ikusleari. Berehala sumatzen da dokumental hau egiteak oso lan zaila izan behar izan duela bere egileentzat eta ate asko jo behar izan dituztela nahi zutena errodatu ahal izateko. Edozein kasutan, emaitzak merezi zuen.
Al Qaeda erakundearen barne funtzionamenduaren hainbat ezaugarri eskaintzen ditu Laura Poitras zinegilearen lanak, eta baita bere garaian jihad edo gerra santuaren aldeko borrokan sartu ziren militante batzuen eboluzioaren berri.AbuJandal da pelikularen protagonista nagusia, bere garaian Osama Bin Laden-en bizkartzaina izandakoa, ondoren, kartzelatik aterata, Yemenen taxi bat gidatzen hasi zena, eta berarekin batera Salim Hamdan, bere koinatua, Guantanamon preso egondakoa eta bertako auzitegi militarrek epaitutako lehenengo gizona. Pelikulan zehar Abu Jandal- en bilakaera ideologikoa ikusiko dugu,nola pasatu den Bin Laden- en ondoan egotetik yihadisten belaunaldi gazteen beldur izatera. Hasieratik sumatzen da gizon argia dela, ongi prestatua dagoela, eta ongi ezagutzen dituela pertsonen nahiz erakundeen funtzionamenduaren oinarriak. Kamerak etengabe laguntzen du Abu Jandal Yemeneko hiriburuko kaleetan barrena edo bere etxean, semearekin otoitz egiten duen bitartean.Bere historia kontatzen du Abu Jandalek, nola borrokatu zuen Bosnian, nola ezagutu zuen Bin Laden,eta nola sartu zuten preso Yemenen Estatu Batuen armadako itsasontzi baten kontra izandako atentatu baten ondoren. Gero, bergizarteratzeko programa batean sartu zen eta horri esker atera ahal izan zen kartzelatik eta taxia erosteko dirua lortu. Ez du bizimodu erraza izan eta entzun nahi duten guztiei azalduko die bere egoera, baita telebistako emanaldietan ere.
Guantanamon Salim-en aurkako epaiketaren xehetasunak ezagutuko ditugu, abokatuen nahiz fiskalen argudioak, eta azkenean epaia.Bere istorioak ezdu zerikusi handirik Abu Jandalenarekin, baina azken honena zuzenean ezagutu dugu eta bere koinatuarena zeharka, beste pertsona batzuek kontatutakoari esker.
Benetako gertaeretan eta pertsonengan oinarritu bazen ere, Michael Winterbottomek fikziora
jo zuen Guantanamoko ego-era kontatzekoThe Road to Guantanamo filmean. The Oath oso bestelakoa da, dokumental bat da goitik behera, baina biek oso balio antzekoa dute: XXI. mendea markatu duten gertaera garrantzitsuenetako bat hobeki ezagutzeko aukera ederra ematen diete ikusleei.
M.B.