"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Indarkeriak gizarte garaikidean duen eraginaz hitz egiten du pelikulak. Bortizkeria hori guztia gure inguruan baitago, nonahai delarik ere. Kasu honetan, beste deabru bat zigortzeko deabru bihurtzen den gizon batez dihardu. Honen moduko argumentu batekin bestela ezin izan zitekeenez, indarkeria esplizitua agertzea nahitaezkoa zen”, segurtatu du kim Jee-woon zinegileak.
Filmeak oso itxura estetiko zaindua du eta Jee-woonek bere erreferentziak ezagutarazi nahi izan ditu, oraingo honetan serie-hiltzaile batengana zuzentzen gaituztenak, aitzitik, iparramerikar egikera peto-peto batez jantzia.“David Fincherrek Zodiac filman erabili zituen koloreak oso kontuan izan ditut, alegia, 70eko hamarkadan erabiltzen zituzten horiek. Nik ere filmak beldurreratz eramango gintuen girotze hori izatea nahi nuen.
Eta lortu, baita lortu ere, ze I Saw the Devil thrillerrak estatubatuar zinemako ohiko ‘serial killer’- aren, erretratu psikologikoaren eta terroaren artean lekutzen baikaitu. “Deabruari aurka egiteko deabru bihurtu behar duzu”, adierazi du errealizadoreak, zeinak Zinemaldian filmaren bertsio osoa aurkeztu duen. Izan ere, bere jaioterrian, Hego Korean, estreinatu ahal izateko indarkeriazko zenbait eszena bortitz moztu behar izan ditu.
I Saw the Devil filmak bi aktore protagonisten antzezpen bikainen bitartez eusten dio goiari.Horietako bat, Choi Min-sik, antzeko tematika eta egikera duen Old Boy korear filmeko protagonista nabarmena izan zen. Oraingoan, berriz, hiltzaile-mendekatzaile izatetik jazarpenaren biktima izatera igaro da. Bata bestearen atzetik mendeku hartu nahian dabiltzan bi gizon hauetaz baliatuta, “erotasuna eta suminaren arteko talka pantailaratu nahi nuen”, azaldu du zuzendari asiarrak.
Sergio BASURKO