Jon Garaño , Jose Mari Goenaga
Axunek 70 urte ditu eta ospitalean dago bere alabaren senar ohia zaintzeko. Sorpresa handia hartuko du aldameneko gaixoa zaintzen ari den emakumea gazte denborako lagun Maite dela konturatzean. Laster ikusiko dute bien arteko kimika ez dela aldatu, duela 50 urte bezalaxe jarraitzen duela. Biak dibertituko dira eta berriz elkar aurkitu izanaz gozatuko dute, Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte. Axunek kontrajarritako bi sentimenduri egin beharko die aurre: Nori entzun? Bihotzari ala buruari?
Isabel Herguera
Espainia
8 min.
Film laburra
Ines Indiara joango da, urteetan buru-sendategi batean bizi den bere lagun Ámári bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, bai eta lagunak egindako itzultzeko promesa ere.
Nacho Reig
Amerikanuak dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz.
Asier Altuna
Espainia
8 min.
Film laburra
Hirian galduta ibiliko da artzain bat bere artaldearen bila. Haren deiek pertsona batzuen arreta erakarriko dute eta atzetik joatea erabakiko dute.
Enrique García, Rubén Salazar
Espainia
6 min.
Film laburra
Daisy Cutter filmak hamar urte eskaseko neskato baten istorioa kontatzen du. Zaira du izena eta, beste askok bezala, gerraren injustizia jasan behar du bere ikuspegi samur eta xalotik. Zairak, egunero, bitxiloreak biltzen ditu lagun batentzat, haren falta sentitzen baitu; ez du laguna ahaztu nahi, ez du galdu nahi...
León Siminiani
Espainia
16 min.
Film laburra
Pilar eta Manuel ospakizun giroko gau glamourtsu baterako prestatu dira. Hala izan behar zukeen. Baina denbora luzetxo daramate beren harremana alfonbra gorriaren azpira erratzaz bultzatzen...
Alaitz Arenzana, Maria Ibarretxe
Espainia
9 min.
Film laburra
Exhibition 19 erretratu anizkuna da, alde batetik, sormenaren eta profesionaltasunaren exijentzietan oinarritutako mundu batean beren ikonografia propiorik ez duten emakumeena eta, bestetik, mundu horren barrualdea eratzen duten tokiena.
Miguel Ángel Jiménez
Espainia
21 min.
Film laburra
Andro eta Beka berriro elkartzen direneko istorioa da Khorosho. Armadako kide ohi horiek, oroitzapen txar ugari, kontzientzia txarra saskika eta konta ezin ahala zigarro partekatzen dituzte.
Kote Camacho
Espainia
6 min.
Film laburra
1914. urtea Lasarteko hipodromoak lasterketa ikusgarri bat iragarri du: inoiz ikusi ez den saria eramango du zaldi irabazleak. Munduko zortzi zaldi eta behor onenek eman dute izena. Kontinente guztietatik etorritako zaldizale eta apustugileak bildu dira lasterketa handiaren sonak erakarrita: Milioi Erdiko Sari Handia.
Juan Miguel Gutiérrez
Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak.
Juan Miguel Gutiérrez
Fernando Bernués , Mireia Gabilondo
Mugaldekoak 40ko hamarkadako lehenengo urteetan dago girotua, mugaren alde honetan Gerra Zibilaren zauriak oraindik irekita zeuden eta bestaldean Alemaniako armadaren okupaziopean bizi ziren garaian. Comète Sarea da ardatz nagusia, Bigarren Mundu Gerran Nafarroako mugan kokaturiko fenomenoa: etsaiaren lurraldean eroritako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa. Hegazkinlariak Alemaniako armadaren lerroetatik Ingalaterraraino eramaten zituzten, Frantziaren eta Espainiaren arteko pasabide arriskutsua zeharkatuz, kontrabandoaren ohiko bideetatik. Sareak nazioarteko partaideak zituen: ingelesak, frantsesak, belgikarrak eta, batez ere, euskaldunak. Gerraondo giro horretan, herri baten eta bertako familien bizitza pribatuen historiak ere ezagutuko ditugu: maitasuna, gorrotoa, leialtasuna, traizioa, sekretuak, gezurrak, aitorpenak, aurkikuntzak, eta abar...
Angel Aldarondo
Espainia
4 min.
Film laburra
Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen, Kantauri itsasoan elikatze etapa aktiboa amaitu ondoren. Urtaro horiek grabatuta geratzen dira atunaren gorputzean, eraztunak osatuz: marka ilunak geratzen zaizkie elikatu ez diren sasoian.
Txaber Larreategi, Josu Martínez
Urte asko igaro dira 1944an Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten ari den jendeari esker, pixkanaka, argitzen ari dira Gerra Zibileko puntu ilun asko. Hala ere, isiltasuna da nagusi oraindik. Artean, ahantzitako jende asko dago eta gauza ugari gogoratzeko...
Josu Martínez, Txaber Larreategi
Kristiane Etxaluz zuberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ez dira bikote arrunta. Gaztetatik euskal independentismoarekiko konpromisoa izan dute, eta beren maitasuna 7.000 km-ko distantziarekin bizi behar izan dute ondorioz, Alfonso Afrikako irla txiki batean erbesteratuta baitago. Nolanahi ere, erbestea gorabehera, beren begiradak Bidasoako herrialdean jarrita dituzte, eta beren bihotzak sagarren denboran; oraindik iristear dagoen sagarren denboran.
John Andueza
?Despertar los sentidos? dantza-taldeko artistek ideia oso berezia izan dute: Oriñóngo hondartzan ikuskizun bat antolatzea. Ez da erronka erraza, aurretik ez baitituzte inoiz beren koreografiak aire zabalean egin. Hitzordu garrantzitsua baino egun batzuk lehenago, taldekideak herrira iritsiko dira. Alde batetik, gogor entseatuko dute hondartzan bertan. Eta beharrezko baimenak kudeatuko dituzte. Eta bidean aurkitutako zailtasun teknikoak konponduko dituzte. Eta, bestetik, beren lagunekin kostaldean oporrez gozatzeko aprobetxatuko dute. Bi kamera izango dira egonaldi osoaren lekuko, taldearen bizikidetza filmatuko dute, haien artean gertatzen den guztia eta inguruko pertsonekin gertatzen den guztia... Eta kamera horiek bertan izango dira ikuskizunaren egunean, ekimen bitxi honen arrakastaren edo porrotaren berri emateko.
Eneko Dorronsoro
Zumaia, kostaldeko herria. 2007ko negua arraun elkartean. Traineru denboraldia udan jokatzen da, baina prestaketak hasiak dira dagoeneko. Entrenamendu gogorrak, konpetentzia, deskarteak. Guztiak traineru berean. Hamahiru arraunlari, bakoitza bere itxaropenekin, bere kezkekin eta bere ilusioarekin. Denboraren distantziatik atzera begira, traineruak itsasoan utzitako arrastoa da dokumental hau. 2007ko denboraldi hartan Zumaiako arraunlariekin bizitakoa. Entrenamenduz entrenamendu, estropadaz estropada... TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka.
Borja Cobeaga
Espainia
3 min.
Film laburra
Lau hilabete elkar ikusi gabe igaro ondoren, neska bat bisitatuko du senargai ohiak.