Zinema Mugimenduan ekimena amaitzear edo postprodukzio fasean dauden film luzeei Donostia Zinemaldiak eskaintzen dien sail irekia da. Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako zinemagileek har dezakete bertan parte, bai eta garapen bidean dauden herrialde arabiarrek ere; hots, Angolak, Aljeriak, Cabo Verdek, Egiptok, Gineak, Irakek, Jordaniak, Libanok, Libiak, Marokok, Mozambikek, Palestinak, Sao Tome eta Principek, Siriak eta Tunisiak.
Aukeratutako zuzendarietatik hiruk programa honetan lehen ere hartu dute parte. Horrek erakusten du aurkeztutako proiektuen interesa. Bai Mahmoud al Massad jordaniarrak, bai Leïla Kilani marokoarrak Zinema Mugimenduan ekimenaren hirugarren edizioan hartu zuten parte, hurrenez hurren, Recycle eta Nos lieux interdits proiektuekin. Edizio hartan, sortzaile jordaniarra izan zen garaile. Mohamed Al-Daradji aurtengo edizioan aurkeztuko duten House For Sale proiektuko zuzendarikidea da, eta bere Son of Babylon filma In The Sands of Babylon metrajetik abiatuta egin ahal izan zuen; hau da, Zinema Mugimenduan ekimenaren bosgarren edizioa irabazi zuen proiektutik abiatuta. Obra horrekin, Al-Daradji zuzendariak Sundance zinema jaialdian hartu zuen parte (World Cinema Dramatic Competition), eta Amnesty International Film Prize eta Peace Film Award (Berlinaleko Panorama saila) sariak eskuratu zituen.
Donostia Zinemaldian jasotako laguntzekin amaitutako filmek nazioarteko zinema jaialdi sonatuenetan hartu dute parte. Recycle (Mahmoud al Massad, 2007) filmak, besteak beste, honako zinema jaialdi hauetako lehiaketa ofizialetan hartu zuen parte: San Francisco, Buenos Aires, Guadalajara, Friburgo, Rotterdam, Sundance edota Dubai. Era berean, argazki onenaren saria lortu zuen Sundance jaialdiko World Documentary atalean. Nos lieux interdits (Leïla Kilani, 2008) filmak, beste hainbaten artean, Tanger, Nantes eta Burkina Fasoko zinema jaialdietan hartu zuen parte, baita Milanen egiten duten Afrikako, Latinoamerikako eta Asiako zinema jaialdian ere.
Aurtengo edizioan, gainera, Dubai International Film Festival jaialdiak saritutako proiektuei laguntza emango die: postprodukzio lanetarako 5.000 euroko laguntza, hain zuzen ere. Zinema jaialdi horrek, era berean, herrialde arabiarretan Zinema Mugimenduan programa sustatzeko laguntza handia emango du. Laguntza berri hori kontuan hartuta, hauek dira Zinema Mugimenduan programaren 6. ediziorako aurreikusitako laguntzak:
Zinema Mugimenduan ekimenak eskerrak eman nahi dizkie ondoko enpresei eta erakundeei, emandako BABESAGATIK:
ZINEMA MUGIMENDUAN 6
Chaplin Of The Mountains
Irak
Zuzendaria: Jano Rosebiani
Antzezleak: Estelle Bajou, Zack Gold, Bennett Viso, Kurdo Galali, Taies Farzan
Neska gazte frantses kurdu batek emakumeen eskubideen alde borrokan diharduen kazetari bat ezagutuko du, bai eta NYUko bi zinema ikasle ere. Ikasle horiek, Kurdinstango telebistako izar bat lagun dutela, Charlie Chaplinen filmak galdutako herrixketan proiektatzeko asmoa dute. Halaxe egingo dute bat guztiek ere, eta, azkenean, neskaren amaren sorterriaren bila hasiko dira, Anfal genozidioan suntsituta utzi zutena.
House For Sale
Irak – Erresuma Batua
Zuzendaria: Atia Al-Daradji eta Mohamed Al-Daradji
Antzezleak: Saif Al-Dhabi, Mohamed Al-Dhabi, Husham Al-Dhabi
Sei metro koadroko gela batean, futbolarekin txunditutako 32 haur topatuko ditugu, begiak telebistatik kendu gabe dituztela. Erdiak Real Madriden aldekoak dira, besteak, berriz, bartzelonazaleak.
Umezurtz-etxeko gela berean bizi dira guztiak batera, gela horretantxe egiten dute lo eta bertantxe ikasten dute, Baghdadeko barruti arriskutsuenean, Al Sadr City izenekoan.
Eskola, amerikarren zein milizien arteko borrokak eta beren etxea galtzeko arriskua dira umezurtz irakiarren eguneroko ogia.
Sur la planche
Maroko - Frantzia
Zuzendaria: Leïla Kilani
Antzezleak: Soufia Issami, Mouna Bahmad, Nouzha Akel, Rafika Bouazza
Tanger hirian, Badia eta Imane hogei urte inguruko gazte marokoarrak bata bestearen atzetik doaz oinez, alde batera eta bestera dabiltzan langileez lepo diren kaleetan. Biak ere otarrainxkak ontziratzen egiten dute lan enpresa batean. Lan iraingarria eta zaila da, otarrainxka usaina azaleko poroetan sarturik uzten duena.
Badiak eskuak bete lan du, baina bere buruan alferkeria da nagusi; gezurrez bada ere, perfume usaina izango du eskuetan, otarrainxka usainak uxatzeko eta beste pertsona bat izateko. Badiak nahi beste astindu ahal izango ditu hegoak, baina ez du inoiz ere hegan egingo.
This Is My Picture When I Was Dead
Jordania – Holanda
Zuzendaria: Mahmoud al Massad
Antzezlea: Bashir Mraish
Atenas, 1983. Nazioarteko prentsak lau urteko Bashir mutikoaren eta bere aitaren heriotza kontatuko du; aita Palestina Askatzeko Erakundeko tenientea zen.
Baina zer gertatuko ote zen bidaiaren azkena hori izan ez balitz? Zer gertatuko ote zen gaur bizirik balego, iragana astinduko balu eta bere etorkizuna topatuko balu, konturatzeko aita eta biak hil izanaren arrazoia bere nazioaren kontra dagoen nazio bilakatu dela?
PROGRAMA
Astelehena 20
Zinema Mugimenduan sailaren 5. edizioa den honetan, parte-hartzaileek honako film hau saritzea erabaki dute:
Mohamed Al-Daradji zuzendariaren In the Sands of Babylon
Saria dela-eta, honako hau jasoko du zuzendariak:
Donostia, 2009ko irailaren 21a
2009/08/25
Zinema Eraikitzen programarekin batera Donostia Zinemaldiaren beste laguntza programan, Zinema Mugimenduan izenekoan hain zuzen ere, Egiptoko, Irakeko eta Palestinako hiru film aurkeztuko dira ekimenaren bosgarren edizioan; irailaren 21ean, astelehenean, ospatuko dena.
Zinema Mugimenduan ekimenenaren bosgarren ediziorako hautatutako filmak honakoak dira: In The Sands Of Babylon (Irak), Mohamed Al-Daradji zuzendariarena; Beit Sha’ar/Nomad’s Home (Egipto), Iman Kamel zuzendariarena; eta Port Of Memory (Palestina-Alemania), Kamal Aljafari zuzendariarena.
Zinema Mugimenduan 5 ekimenaren harira hainbat laguntza emango dira; honakoak besteak beste:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresa eta erakundeek emandako laguntza eskertzen du:
Se abre el plazo de inscripción de Cine en Movimiento 5
Zinema Mugimenduan 5-en filmak inskribatzeko epea irekita dago jada.
Zinema Mugimenduan 5 Donostian ospatuko da astelehena, 2009ko irailaren 21ean, 57. Donostia Zinemaldiaren barruan.
Izena emateko eta materiala bidaltzeko epea 2009ko ekainaren 30ean amaituko da.
Donostia Zinemaldiak Amienseko eta Friburgoko nazioarteko zinemaldien laguntzarekin antolatutako programa hau, amaitzear edo posprodukzio fasean dauden film luzeez soilik osatuko da. Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako zinemagileek har dezakete parte, bai eta garapen bidean dauden herrialde arabiarrek ere, hain zuzen: Angola, Aljeria, Cabo Verde, Egipto, Guinea-Bissau, Irak, Jordania, Libano, Libia, Maroko, Mozambike, Palestina, Sao Tome eta Principe, Siria eta Tunisia.
Hautatutako zuzendariek edota ekoizleek Donostia Zinemaldiaren Sales Officean akreditatutako sektore orotako profesionalen aurrean euren filma defendatzeko aukera izango dute.
Zinema Mugimenduan 5 ekimenak hainbat laguntza eskainiko ditu, besteak beste:
Zinema Mugimenduan 5 ekimenean izena emateko orria hemen eskuratu daiteke:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresa eta erakundeek emandako laguntza eskertzen du:
Harremanetarako:
2008/09/23
Zinema Mugimenduan 4. Sariak.
2008/08/28
Lau film IV. Zinema Mugimenduan sarietarako lehian
2008/05/14
Zinema Mugimenduan 4 ekimenean izena emateko epea hasi
Zinema Mugimenduan 3
Zinema Eraikitzen 3 ekimena dela eta, bertaratutako kolaboratzaileen multzoak aurten hautatutako pelikulen maila ona azpimarratzen du.
Lehenik eta behin, hautaturiko lau filmeak gaztelaniazko azpititulatu baten etekina izango dute Arabiar Etxearen eskutik, 13.000 euroko zenbateko oso batez. Laguntza honi esker, lau filmen hedapena ahalbidetuko ez Espainian bakarrik, baita Latinoamerikan ere, eta batez ere Tarifako Afrikar Zinema Jaialdiak antolatutako biretan.
Bigarrenez, ondoko bi film hauei laguntza berezi bat ematea erabaki dute:
SALT OF THIS SEA, Anne-Marie Jacir (Palestina)
Film honek jasoko ditu:
RECYCLE, Mahmoud Al Massad (Jordania)
Film honek jasoko ditu:
Donostia, 2007ko irailaren 24a
CINE EN MOVIMIENTO 3
Lunes 24 de septiembre de 2007
2007/08/21 | |
Zinema Mugimenduan filmaketa amaieran edo postprodukzio aldian dauden film luzeei irekitako Donostiako Zinemaldiko ekimen bat da, beti ere Aljeria, Egipto, Jordania, Líbano, Maroko, Palestina, Siria, Tunisia eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinemagileek egindakoei zuzendua.
Zinema Mugimenduan 3 ekimenaren bidez, Donostia, Amiens eta Friburgoko zinemaldiek, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiarekin lankidetzan, oraindik bukatu gabeko pelikulak burutzeko bide berriak urratzen dituzte, orobat afrikar herrialde horietako, Europako eta Latinoamerikako profesional, enpresa eta erakundeen artean balizko zubiak eraikiz.
Egitaraua
Oraindik behin-behineko egoeran dauden pelikula hauek 2007ko irailaren 24an, astelehenez, soilik zinema-arlo desberdinetako profesionalez osatutako ikusleei aurkeztuko zaizkie (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, industria tekniko, telebista, zine-jaialdi, erakunde eta laguntza-funtsetako ordezkariak). Zinema Mugimenduan 3 ekimenak zenbait pizgarri aurreikusten ditu, ondoko erakunde laguntzaileen eskutik:
Bertaratutako profesionalek, halaber, Zinema Mugimenduan ekimenaren aurreko edizioetan aurkeztu eta dagoeneko amaituta dauden bi film ikusi ahal izango dituzte: Jean-Pierre Lledóren “Algérie, histoires à ne pas dire” (Aljeria-Frantzia), eta Said Ould-Khelifaren “Vivantes” (Aljeria-Frantzia).
Zinema Mugimenduan ekimenak eskerrak ematen dizkie aipatutako enpresa eta erakundeei, eta baita Institut Europeu de la Mediterrània (Bartzelona), Nazioarteko Kooperakuntzarako Espainiar Agentzia (AECI), Commission du Film d’Ile-de-France, Centre Cinématographique Marocain (CCM), Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioa, Ateliers du Cinéma Européen (ACE) eta Portugaleko Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia (ICAM) erakundeei ere
Programazioa
Irailak 24, astelehena
Kutxaren Ekitaldi Aretoa (Andia kalea, z/g)
10:00etan
|
Amiens eta Friburgoko Jaialdien aurkezpena |
|
Recycle, Mahmoud Al Massad (78 min) (Jordania) |
12:00etan
|
Avándalus-en aurkezpena, Andaluziako Ikus-entzunezko Ekoizpen Ataria |
|
Nos lieux interdits, Leila Kilani |
15:30ean
|
Arabiar Etxearen aurkezpena |
|
Je veux voir, Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas (70 min) |
17:15ean
|
Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiaren aurkezpena |
|
Salt of this sea, Annemarie Jacir |
21:00etan
|
Sarien berri ematea- Ile de France Film Commission- eko afaria (Gonbidapenarekin)
|
Profesional interesdunek Zinemaldiko Sales Officerekin harremanetan jar daitezke (salesoffice@sansebastianfestival.com), norbanako hitzorduen agenda bertan antolatzen baita.
Zinema Mugimenduan 2 Latinoamerikan | |
Halaber, Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiak Zinema Mugimenduan ekimenarekin lankidetza hestuan dihardu urteroko egitarau ibiltari baten bitartez, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren Afrikar zinemagintzek Latinoamerikan eta Espainian zabalkunde iraunkorra izan dezaten. Zinema Mugimenduan ekimenaren baitan euren proiektu berriak aurkeztu dituzten zuzendarien filmografiako pelikulek osatzen dute egitaraua. Mexiko, Buenos Aires, Bogota eta Medellingo emanaldietara, hautaturiko afrikar zinegileak eta hiriburu bakoitzeko zine-profesionalak bertaratuko dira, kontaktuak erraztearren eta areto komertzialetan inoiz gutxitan ikus daitekeen zine hori herrialde horietan ezagutarazteko asmoz. Honekin guztiarekin Zinema Mugimenduan-eko zuzendarien lana eta izenak zinezale, kritikari eta profesionalei ezagutzera eman nahi zaizkie proiektu berriak amaitu bitartean, hartara banatzaileek baldintzarik onenetan errelebua har dezaten bidea prestatuz.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta Tarifako Afrikar Zinemaren Jaialdiak aurkeztuta ZINEMA MUGIMENDUAN 2 Latinoamerikan Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako hamaika zinemagile
UNAMeko Filmoteka, Mexiko Buenos Airesko Complejo Teatral Bogotako Cinemateca Distrital
Kontaktuak:
|
Zinema Mugimenduan 2 | |
|
Egitaraua | |
Posprodukzioan dauden filmak:
Proiektu eta pelikula hauek zinema-alor desberdinetako profesionalez osatutako ikusleei bakarrik aurkeztuko zaizkie irailaren 25ean. Zinema Mugimenduan 2 ekimenerako zenbait laguntza aurreikusi dira:
Egitaraua Irailak 25, astelehena – Principe zinetokiak
Zinema Mugimenduan ekimeneko proiektuak Zinemaldiko webgunean zehaztuta daude (www.sansebastianfestival.com) eta profesional interesdunek Zinemaldiko Sales Officerekin harremanetan jar daitezke (salesoffice@sansebastianfestival.com), honetxek antolatzen baitu banakako hitzorduen agenda.
|
Sariak | |
- Hicham Falah eta Mohamed Chrif-Tribaken “Entre parenthèses” proiektu marokoarrak Mikros Images-ek gainbegiraturiko adituen txosten tekniko bat erdietsi du, zuzendariei filmatze-euskarriaren aukeraketan laguntzeko xedeaz. - Lyes Salemen “Mascarades” proiektu aljeriarrak aktore profesionalen esku izango den gidoi-irakurketa bat lortu du (zuzendariak zehaztu beharrekoa) datorren Amiensko Jaialdian (2006ko azaroaren 10etik 19ra). - Khaltoum Bornazen "L'autre moitié du ciel" film tunisiarrak honakoa irabazi du:
- Jean-Pierre Lledóren “Ne restent dans l’Oued que ses galets” film aljeriarrak honakoa eskuratu du:
Azkenik, hautaturiko zinegile guztiek izango dute Zinema Mugimenduan ekimeneko urteroko biran parte hartzeko aukera Argentinan, Kolonbian eta Mexikon, Donostiako Zinemaldiak eta Tarifako Afrikar Zinemako Erakusketak antolaturik. Donostian, 2006ko irailaren 26an |
Zinema Mugimenduan Latinoamerikan | |
Complejo Teatral de Buenos Aires – Fundación Cinemateca Argentina Ekimen hau Europako bi zine-jaialdirekin lankidetzan egiten du, Amiens (Frantzia) eta Friburgokoarekin (Suitza), azken urteotan herrialde hauetako zinegileei laguntza eraginkorra ematen eta euren proiektuei nazioarteko aukera berriak zabaltzen dizkietenak. Tarifako Afrikar Zinemaren Erakustaldi gazteak Zinema Mugimenduan ekimenarekin bat egingo du urteroko egitarau ibiltari baten bitartez, Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren Afrikako zinemagintzek Latinoamerikan eta Espainian zabalkunde iraunkorra izan dezaten. Donostiako Zinemaldiko Zinema Mugimenduan ekimenaren baitan aurkezten diren proiektuen zuzendarien pelikulek osatuko dute egitaraua. Bogota, Mexiko eta Buenos Airesko filmoteketako emanaldietara, hautaturiko afrikar zinegileak eta hiriburu bakoitzeko zine-profesionalak bertaratuko dira, kontaktuak erraztearren eta areto komertzialetan inoiz gutxitan ikus daitekeen zine hori herrialde horietan ezagutarazteko asmoz. Honekin guztiarekin Zinema Mugimenduan-eko zuzendarien lana eta izenak zinezale, kritikari eta profesionalei ezagutzera eman nahi zaizkie proiektu berriak amaitu bitartean, hartara banatzaileek baldintzarik onenetan errelebua har dezaten bidea prestatuz. Afrikar Zinemaren Erakustaldia, halaber, afrikar zinemaren katalogo bat prestatzen ari da formatu digitalean gaztelaniaz azpititulaturik, filmok helburu komertzialik gabe Espainiako geografia osoan zabal daitezen. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta ZINEMA MUGIMENDUAN Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako zazpi zinemagile Latinoamerikan
Filmoteca de la UNAM, México Cinemateca Distrital de Bogotá Complejo Teatral de Buenos Aires Kontaktuak:
|
Zinema Mugimenduan 1 | |
|
Egitaraua | |
2005eko irailaren 19an, astelehena, Zinema Mugimenduan ekimenak Aljeria, Maroko, Mozambike eta Tunisiako zortzi proiektu eta burutu gabeko filmak proposatuko dizkie pelikulak ikusleengana eramaten dituzten kate-maila desberdinetako profesionalei.
Kontaktua: |
Sariak | |
Thomas Krempkek (Swiss Effects) eta Martial Knaebelek (Friburgoko jaialdia) aurkezturiko saria Pozten naiz Donostian Zinema Eraikitzenen lehen edizioan SWISS EFFECTS posprodukzio-enpresaren, Kodak Suitzakoaren eta Friburgoko Nazioarteko Zinemaldiaren baterako saria aurkezteaz. Saria honako film tunisiarrari ematea erabaki dugu:
Hunkitu gintuen gau bakar batean garatzen den argumentuaren dimentsio sinbolikoak, bere kalitate zinematografikoak eta bereziki muntaketaren eta irudi-lanaren egokitasunak. Donostian, 2005eko irailaren 20an
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Amiensko Nazioarteko Zine-jaialdiaren eta Friburgokoarekin lankidetzan antolaturiko “Zinema Mugimenduan” ekimenaren lehen edizioaren baitan, filma amaitu ahal izateko CNCren laguntza bat ematea erabaki du. Frantziako Zinematografia Nazionaleko Zentroak emaniko laguntza, 15.000 euroz hornitua, honako pelikulari egokitu zaio:
Laguntza hau Frantzian egin beharreko posprodukzio-prozesuari zuzenduko zaio. Honez gain, Parisko Mactari elkarteak posprodukzioan erabili beharreko 15.000 eurotako kreditu bat emango dio film mozambiketarrari. Azkenik, Amiensko Nazioarteko Zine-jaialdiak bere aldetik film berarentzat 35 mm.-tako ordaindutako kopia baten ekarpena egingo du.
MZZk Mohamed Chouikhekin batera adostuko du ekarpen honen modalitatea (hasiera batean posprodukziorako bideratua). |