Don Siegel
Gabon Gauean, AEBetako hego mendebaldeko hiru cowboyk basamortua zeharkatuko dute opariz beteta. Zeruertzean izar bat ikusiko dute eta harengana zuzenduko dira. Izarra izeneko motelaren iragarkia da. Ostatuko jabe Nickek ez du gizakien zintzotasunean sinesten. José eta Maria Santos gazteak ostatura iritsiko dira, baina ez da etxolarik egongo libre eta estalpe batean geratuko dira lotan. Ostatuko bezeroek Maria erditzear dagoela jakitean, munduan oraindik jende zintzoa badagoela erakutsiko diote Nicki. Bi bobinako Film Labur Onenaren Oscar® saria 1946an.
Don Siegel
Filmak ohartarazi nahi digu garaitutako alemanen artean oraindik ere nazismoaren alde dagoenik badagoela, eta munduak ez duela guztiz sinistu behar Alemaniaren bakezaletasun faltsua, iraganean gertatu zen bezala. Estatubatuarrek ere erne egon behar dute beren herrialdean bertan indarkeriaren eta arrazakeriaren alde daudenekin. Film Labur Dokumental Onenaren Oscar® saria 1946an.
Don Siegel
George Edward Grodman poliziako komisarioaren testigantzak urkamendira bidaliko du gizon errugabe bat Hannah Kendallen hilketagatik. Grodmanek postua utzi beharko du eta haren etsaia John R. Buckley jarriko dute bere lekuan. Gau batean, Grodmanek festa bat egingo du etxean eta Parlamentuko kidea Clive Russell eta Hannahren hiloba Arthur Kendall gonbidatuko ditu. Festan, Kendall hilko dute.
Don Siegel
John Gaylord epilepsia duen zientzialariak etxe bat alokatuko dio Floridako kostaldean Anne Gracie alargunari. Emakumeak, oraindik ere hildako senarraren ahotsa entzuten duela dio. Johnek Anneren lagun C. L. Shawn eta haren emaztea ezagutuko ditu. Nahiz eta Johnek ez dien epilepsiari buruz ezer esan lagun berriei, Shawn nahi gabe konturatuko da. John Annerekin maiteminduko da eta medikuak gaixotasunari buruz egia esan diezaion aholkatuko dio, baina Johnek harekin moztea erabakiko du.
Don Siegel
Itsasontzi batean daudela, Veracruzen (Mexiko), Vincent Blake kapitaina, pistola eskuan duela, armadako teniente Duke Halliday geldiarazten saiatuko da, hura AEBetara bueltan emateko asmoa baitu. Hallidayk kapitaina jo eta alde egingo du. Joan Graham ezagutu eta indarrak batuko dituzte, biak baitabiltza gizon beraren atzetik: Fiske. Gizon horrek armadaren ordainsaritik 300.000 dolar lapurtu zizkion Dukeri eta 2.000 dolar Joani.
Don Siegel
AEBetako Mendebaldean, XIX. mendearen amaieran, Jeffers bandak meatzariak hiltzen ditu jabetza-tituluak lapurtzeko. Biktimetako bat, Cromwell, meatzean bertan hilko dute, baina haren seme Lukek lapurretako bat akabatzea lortuko du. Bandak Silver City inguruko meatzariak erasotzen dituenean, arma zorrotik ateratzeko abiaduragatik ?Lightning? (tximista) Tyrone ezizenaz ezaguturiko komisarioak lapurrak harrapatzeko gizon-taldea antolatuko du.
Don Siegel
Anna Svoboda idazkari txekoslovakiarrak Washingtonetik itzuli berri den Karl Marek funtzionarioarentzat egiten du lan. Gizonak opariak emango dizkio (makillajea eta gaueko soineko eder bat), baina Anna eskandalizatu egingo da eta nagusia traidore bilakatu dela pentsatuko du. Ondorioz, Karlen gainbegirale Anton Novotnyri emango dio gertatutakoaren berri. Geroago, polizia politikoaren buru Emil Dadak deituko dio eta Karlen lagun egin dadin aginduko dio, haren jarduera susmagarrien berri eduki ahal izateko.
Don Siegel
Fred Morgan abeltzain zaharra hil egingo dute gauez, etxean lan egiten duen emakumearekin batera. Agurearen peoi George Bradeni egotziko diote hilketa, batez ere, poliziak haren emazte Ellen pistola bat uretara botatzen ikusten duenean. Galdeketa luze eta astun baten ondoren, Georgek erruduna dela aitortuko du, Ellenek, haurdun egonda, nerbio-krisi bat jasango duen beldur baita. Doug Madisonek, George defendatzeko izendatutako abokatuak, hasieran ez du haren errugabetasunean sinetsiko, baina Ellenek konbentzitu egingo du.
Don Siegel
Amara almirante japoniarra bidaiatzen ari den hegazkina bota egingo dute. Almirantea oso larri zaurituko dute eta Txinako gerrillako buruzagi baten eskuetan eroriko da. Amara erreskatatzera joango den marinako komandante Bert Thompsoni eta mediku unitateari laguntzeko Matt Reardon kapitaina eta eskolta txiki bat izendatuko dituzte. Arrazoia da almiranteak badakiela gerra galdu duela eta estatubatuarrekin haren amaiera bizkortzeko eztabaidatzeko prest dagoela.
Don Siegel
Zaintzaile baten esperientzia ezaz baliatuta, "zigorraren pabilioia" den 11. pabilioiko hiru atxilotuk beste guardia batzuk menderatzea eta gainerako presoak askatzea lortuko dute. Dunn liderrak espetxeko alkaide Reynoldsi jakinaraziko dio bere kexak adierazi nahi dituela prentsaren aurrean. Alkaideak urte asko daramatza espetxearen erreforma eskatzen, eta horregatik, negoziatzeko prest dago. Baina gobernadoreak Haskell bidaliko du. Politikariaren asmoa errebolta zapaltzea da.
Don Siegel
New Yorken gizon bat hilko dute 300.000 dolar lapurtzeko. Urtebete geroago, Los Angeleseko poliziako bi detektibek -Bruner eta Farnham- New Yorkeko lapurretari dagokion 50 dolarreko billete baten arrastoa jarraitzeko enkargua jasoko dute. Bi gizonak lagun onak dira, baina Farnham zoriontsua da bere ezkonbizitzan eta Bruner, ordea, ezkongabe eta saminduta dago. Ikerketak gaueko klub bateko abeslari Lilli Marlowengana eramango ditu, billetea eskupeko gisa eman baitzioten.
Don Siegel
Jim Scott eta haren anaia Tony Annapoliseko Itsas Akademiako ikasleak dira. Jim Peggy Lordekin dago maiteminduta, baina neskak oraindik ez ezkontzeko konbentzituko du. Jim eta Tony barku berean jarriko dituzte. Egun batean, Tonyren hegazkinak istripua izango du eta akademiara bidaliko dute errekuperatzera. Peggyk bisita egingo dio ospitalean eta elkarrekin denbora luzea igarotzen hasiko dira. Tony Peggyrekin maiteminduko da eta Jim itsasoan eginiko zerbitzutik itzultzean, neskarekin harreman bat duela aitortuko dio.
Don Siegel
Kaliforniako Santa Mira herrian Miles Bennell doktorearen pazienteetako askok beren senideak iruzurti hutsak direla diote. Kauffman doktorea psikiatra da eta histeria kolektiboa besterik ez dela esango dio Mileseri. Baina Miles, hiriko biztanleak leka batzuetatik jaiotzen diren kopia perfektuekin ordezkatzen ari direla konturatuko da. Pertsonen kopia zehatzak dira, gauza bat kenduta: ez dute sentimendurik. Landareetatik jaiotako izakiek gogor lan egiten dute leka horiek hedatzeko eta gizakiekin amaitzeko.
Don Siegel
Frankie Dane The Hornets izeneko gazteen bandako liderra da. McAllisterrek jendaurrean umiliatzen duenean, hura akabatzea erabakiko du. Bandako bi kide bakarrik daude liderrari laguntzeko prest, Lou Macklin eta Angelo "Baby" Gioia; besteek ez dute hilketa batekin ezer jakin nahi. Ben Wagner, gazteen zentroko zuzendaria, bandako kideak banantzen ari direla konturatuko da eta zer gertatzen den jakiten saiatuko da.
Don Siegel
Merritt Blake arkitekto amerikarra Madrilera joango da hotel berri baten eraikuntza-lanak gainbegiratzera. Iristean, proiektuaren zuzendariak jakinaraziko dio bere diseinua baztertu egin dutela ez datorrelako bat hiriko arkitekturarekin. Merrittek bere lana defendatu nahi du eta enpresako zuzendaritza batzordeko kideak konbentzitzen saiatuko da. Gaztelaniaz ez dakienez, Mari Zarubia ederra kontratatuko du interprete gisa. Neskaren mutil-laguna, Antonio ijitoa, jeloskor jarriko da eta jarraitu egingo ditu.
Don Siegel
Lester M. Gillis kartzelatik irten eta Lou Roccaren jarraitzaile bilakatuko da, baina hark poliziara eramango du erotuta dagoelako. Lesterren neska lagun Sue Nelsonek kartzelatik ihes egiten lagunduko dio. Chicagora itzuliko dira, Gillisek Rocca hilko du eta ondoren farmazia bat lapurtu. Artean, zauritu egingo dute eta Saunders izeneko mediku alkoholiko batengana jo beharko du. Sendatzen den bitartean bere itxura eta hatz-markak aldatzeko kirurgia plastikoa egin duen John Dillinger ezagutuko du.
Don Siegel
Barku bat San Franciskon geratuko da eta taxilari batek maleta lapurtuko dio bidaiarietako bati. Maleta hartuta ziztu bizian alde egingo du, baina bidean polizia bat harrapatuko du; hark, hil baino lehen, taxilaria tiro batez akabatuko du. Ben Guthrie tenientea eta Al Quine inspektorea arduratuko dira ikerketaz. Maleta barruan zegoen estatuatxo baten barruan heroina aurkituko dute eta mafiak Ekialde Urrunetik bidaiatzen dabiltzan turista errugabeak droga eramateko erabili nahi dituela jakingo dute.
Don Siegel
Sam Martinek, Marinako ofizial ohiak, Key Westen (Florida) egiten du lan turistei barku bat alokatzen. Hanagan izeneko arma-trafikatzaile batek barkua alokatuko dio egun bateko bidaia egiteko eta diru-kopuru itzela ordainduko dio Habanatik gertu uzteagatik, debekatuta baitago Kubara joatea bertan gertatzen ari den iraultza dela-eta. Kuban dagoen bitartean, Hanaganek polizia bat eta taxi-gidari bat hilko ditu. Etxera itzultzean, Kostaldeko Guardiak Sam galdekatuko du eta hura zur eta lur geratuko da hilketen berri izatean.
Don Siegel
Sheriffaren laguntzaile Les Martinek inor bizi ez den herri batean gertaturiko hilketa ikertu beharko du. Minerala lapurtzen ari zitzaizkiola konturatu den urre meatze bateko zuzendaria da hildakoa. Martin ohartuko da hildakoaren azken hitzek, "ontzian dantzan", arroila gurutzatzen duten kableetatik zintzilika dauden bagonetei egiten dietela erreferentzia. Beste bi hilketaren ondoren, Martinek egilea aurkituko du eta hura bagoneta batera igo eta arroilaren amildegi sakona gurutzatzen hasiko da.
Don Siegel
Spud eta Clint McKinney beti istiluren batean sartuta ibiltzen dira amari kasu egin eta ikasi beharrean, Blackie Scantling lagun axolagabearekin animaliak harrapatzen ibiltzeagatik. Spudek arazoak ditu ama konbentzitzeko bere txakur Spotekin geratzen utz diezaion eta Clint jeloskor jartzen duen neska batekin dago maiteminduta. Blackie mendian bizi den Dony neska ederrarekin maiteminduko da, baina arazoak izango ditu Sussie Belle emakume ezkonduaren erruagatik.
Don Siegel
Sam Burtonek bi seme ditu, Clint eta Pacer. Azkenaren ama, Neddy, kiowa kulturako indiarra da. Burtondarrak urduri daude Buffalo Horn gerlari kiowa buruzagi berria dela-eta. Kiowa herriaren eraso bortitz batzuen ondoren, argi dago gerra egongo dela, baina gainerako kolonoek ez dakite ziur noren alde egingo duten Burtondarrek. Alferrikako heriotzak saihesteko, Pacer eta Neddy kiowa kanpamentura joango dira. Handik itzultzean, Will Howardek Neddy akabatuko du indiarrek bere familia osoa hil dutelako.
Don Siegel
Reese sarjentu ohi menderakaitza mailaz jaitsiko dute edateagatik eta bere infanteriako pelotoi txiki eta etsira itzuliko dute; pelotoiak frontera itzultzeko agindua jasoko du ustekabean, Sigfrido lerrora. Alemaniarren gotorleku baten parean dagoen eremu bat defendatzea izango da haren lana. Etsaiari egiaz direna baino soldadu gehiago direla sinetsarazteko hainbat trikimailu erabiliko dituzte, alemaniar patruila bat haien ahuleziaz jabetzen den arte.
Don Siegel
Charlie eta Lee, soldatapeko bi hiltzaile, itsuentzako eskola batera joango dira eta Johnny North irakaslea hilko dute hark inolako erresistentziarik jarri gabe. Heriotza halako etsipenarekin onartu duen gizon bat hiltzeagatik asko ordaindu diete, eta horrek, hilketaren arrazoia eta hura nork agindu duen jakiteko nahia eragingo die bi gizonei. Hilketa agindu duen pertsona zenbait urte lehenago lapurturiko furgoi blindatu batekin lotuko dute eta dirua aurkitzeko esperantzarekin haren lankide ohiak jarraitzen hasiko dira.
Don Siegel
New Orleansen, Mardi Grasen garaian, pistoladun gizon bat mendeku bila dabil laguna bortizki hil dutenaren susmoa baitu. Lois Seeger ederra ezagutzean gutiziatu egingo du, eta horrek arazo larriak ekarriko dizkio bere senarrarekin. Filma telebistarako egin zen eta NBCk eman zuen 1964ko abenduaren 18an. Telebistarako egindako bigarren filma da (lehenengoa David Lowell Richen See How They Run izan zen, 1964). Don Siegelek egina zuen jada The Killers telebistarako, baina haren indarkeriagatik, zineman estreinatu zuten zuzenean.
Don Siegel
Ben Chamberlain konbiktu ohiari hilketa bat leporatuko dio sheriff sadiko batek. Sheriffak, janaria, zaldi bat eta ordubete emango dizkio desertuan barrena joan dadin. Gauza bera egin ohi du beste kriminal batzuekin, eta ondoren, haien atzetik joan eta hil egiten ditu. Baina Chamberlain ez da hain harrapakin erraza. NBC kateak 1967ko urriaren 31n emandako telebistarako filma.
Don Siegel
Daniel Madigan eta Rocco Bonaro detektibeak garrantzi txikiko delinkuente bat atxilotzera doaz hari galdeketa egiteko, baina hark armak lapurtuko dizkie eta alde egingo du. Horrek arazoak eragingo dizkie detektibeei Anthony X. Russell komisarioarekin. Komisarioa, bestalde, arduratuta dago, bere lagun onena den Charles Kane inspektore-burua erosi egin dutela argi uzten duten probak baitaude.
Don Siegel
Sheriffaren laguntzaile Walt Coogan New Yorkera joango da ihes egin duen James Ringerman hiltzailea estraditatzeko. Hara iristean, New Yorkeko poliziako McElroy tenienteak itxarotera behartuko du, Ringerman ospitalean dagoelako LSD gaindosi batetik errekuperatzen. Ondorioz, medikuek alta eman arte ezingo du ezer egin. Cooganek engainatu egingo ditu ospitaleko langileak eta Ringerman entregatzea lortuko du, baina hark alde egingo du bere neskalagun Linnyren laguntzarekin.
Allen Smithee (Don Siegel & Robert Totten)
Frank Patch sheriffak Cottonwood Springsen legeari eta ordenari eutsio dio 20 urtez, baina bere burua babesteko Luke Mills mozkorra hiltzen duenean agintariek aldatzeko garaia iritsi dela pentsatuko dute. Egunkariko editore Andrew Oxleyek dimiti dezan aginduko dio. Patchek ezezko borobila eman eta lanean nahi zuenera arte jarrai zezakeela agindu ziotela gogoraraziko dio, eta gainera, izugarri umiliatuko du Oxley bere seme Willen aurrean. Editoreak bere buruaz beste egin eta Willek mendekua hartuko duela zin egingo du.
Don Siegel
Hiru gizon emakume bat bortxatzear daude Mexikoko basamortuan, baina orduan, Hogan pistolaria iritsiko da zaldiz eta hiruak akabatuko ditu. Emakumea Sara ahizpa da, frantsesen aurkako Mexikoko mugimendu iraultzaileari laguntzen dion moja. Hoganek erreboltarien kanpamendura eramango duela eta nahikoa diru ordaintzen badiote Chihuahuako frantsesen goarnizioari erasotzen lagunduko diela aginduko dio. Bidetik, Hogan harrituta geratuko da Sararen jarrerarekin, puruak erre eta whiskya edaten duela ikusiko baitu.
Don Siegel
Hegoaldean, Sezesio gerran zehar, neskentzako Farnsworth eskolako ikasle batek zauritutako soldadu nordista bat aurkituko du basoan, John McBurney kaboa. Ikastetxeko zuzendari Martha Farnsworthek zauritutako zangoa sendatuko dio eta gela batean giltzapetuko du. Konfederatuen kartzela batean ez amaitzeko bide bakarra emakumeen borondate ona dela konturatuko da McB, eta hortaz, haiek irabazten saiatuko da. Emakumeak, bestalde, gizona mila modutara limurtzen ahaleginduko dira.
Don Siegel
Scorpio ezizena duen hiltzaile batek 100.000 dolar eskatu ditu eta ematen ez badizkiote egunean pertsona bat akabatuko duela esan du; lehen biktima apaiz katoliko bat edo beltz bat izango da. Alkateak ordaintzea erabakiko du eta bitartean denbora irabazten saiatuko da. Zenbait denbora geroago, haur beltz baten gorpua aurkituko dute: Scorpio berriz hasi da hiltzen. Poliziak ez du lortzen hura harrapatzea; tranpa ugari jartzen dizkioten arren, behin eta berriz egiten die alde. Harry Callahan inspektorea delinkuentea bilatzen hasiko da.
Don Siegel
Charley Varrick pilotu akrobatiko ohiak uztak lainoztatzen egiten du lan orain, eta bere emazte Nadinekin eta lankide Harman Sullivanekin Mexiko Berriko banku txiki batean lapurreta egingo du. Lapurretan bi polizia hilko dira eta Nadine ere oso larri zaurituko dute. Uste zuten kopuru txikia aurkitu beharrean poltsetan 750.000 dolar aurkituko dituzte. Diru hori zuritu beharreko Mafiaren dirua da. Mafiako kide Maynard Boylek Mr. Molly izeneko sikario errukigabea kontratatuko du lapurrak aurkitzeko.
Don Siegel
John Tarrant britainiar agentearen semea bahitu egin dute. Bahitzaileek 500.000 liberako balioa duten diamante gordinekin ordaintzea eskatzen diotenean (beste ekintza bat finantzatzeko erosi berriak), argi geratuko da informazioa britainiar zerbitzu sekretuko kide batek eman diela. Tarrant agentearen nagusi zuzen Cedric Harper-ek jakinaraziko dio ezin duela erreskatea ordaintzeko baimenik eman, gobernu britainiarrak ez duelako terroristekin negoziatzen.
Don Siegel
J. B. Books AEBetako Mendebaldeko pistolari heldua Carson Cityra itzuliko da. Medikuak minbizi terminala duela eta bi hilabete baino geratzen ez zaizkiola esango dio. Bond Rogers alargunaren etxean geratuko da; haren seme Gillomek heroitzat du. Gizon batzuk hura akabatzen saiatuko dira, kazetari bat bere "garai odoltsuei" buruzko biografia idazten saiatuko da eta aspaldian maite zuen dantzari batek berarekin ezkontzeko eskatuko dio, baina Booksek beste modu batera joatea erabakiko du.
Don Siegel
AEBen eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak hobetzen hasi direnean, egoera horren aurka dagoen KGBko ofizial Nikolai Dalchimskyk Ameriketara alde egin eta berarekin eramango du Telefono agenda; bertan, "lotan" dauden zenbait agenteren izenak daude. Agente horiei garuna garbitu zieten hogei urte lehenago eta kode bat behar dute berriz aktibatzeko. Haien zeregina, AEBetako egitura zibilaren eta militarraren funtsezko guneak saboteatzea da.
Don Siegel
Alcatraz segurtasun handiko espetxea San Franciscoko badiako irla batean dago, tiburoiz betetako urez eta korronte arriskutsuz inguratuta. Frank Morris iristean, alkaideak inork ez duela Alcatrazetik ihes egin eta inork lortuko ez duela esango dio. Baina Morrisek badu esperientzia beste espetxe batzuetatik ihes egiten eta plan bat osatuko du. Beste preso batzuekin eta beraiek eginiko tresnak erabilita, ihes egitea eta ur hotzetara salto egitea lortuko du.
Don Siegel, Robert Ellis Miller (kreditatu gabe / uncredited / no acreditado)
Jack Rhodes bitxi-lapurrak klase altuko neska kleptomano bat ezagutuko du festa batean: Gillian Bromley. Neskak Rhodesekin maitemindu denaren plantak egingo ditu eta berriz elkartuko da harekin, Rhodes harrapatzen lagundu dezan xantaia egiten ari zaion Scotland Yardeko Willis inspektorearen aginduak jarraituz. Inspektoreak Rhodes harrapatu nahi du erretiratu aurretik, bere karrerari amaiera borobila emateko. Rhodes diamante gordin batzuen lapurreta prestatzen ari da eta Gillian bandan sartuko da.
Don Siegel, Sam Peckinpah (kreditatu gabe / uncredited / no acreditado)
Harold Benson eta bere neskalagun Bonita Friml kabaret abeslaria, Willie Brodax blackjack croupierraren atzetik dabiltza AEBetan barrena, Haroldek irabazi egiten baitu Willieren mahaian esertzen den bakoitzean. Willie gaixoa kasino guztietatik botako dute eta Renora iritsiko da. Bonita eta Willie maitemindu egingo dira eta Harold akabatzea erabakiko dute, bere asegurua kobratzeko. Baina Haroldek bere buruaz beste egingo du eta kobratu ahal izateko istripu baten itxura eman behar diote.