Donostia Zinemaldiak Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin batera antolatzen duen Zinema Eskolen Nazioarteko VIII. Topaketak gero eta garrantzi handiagoa du eta mundu osoko zinema eskolek galdu ezin duten ekitaldia bilakatu da. Foro horrek esperientziak eta jakintzak trukatzeko aukera eskaintzen die zinemagile izango direnei, eta gainera, publikoarentzat eta Zinemaldiko gonbidatuentzat irekita dagoen gunean beren lanak erakusteko aukera ere ematen die.
Guztira mundu osoko 27 herrialdetako 70 eskola ospetsuk eman dute izena Topaketaren VIII. edizioa den honetan. Aurkezturiko 175 film laburretatik honako herrialde hauetako 15 lan aukeratu dituzte azkenean: Israel, Polonia, Txina, AEB, Mexiko, Maroko, Uruguai, Frantzia, Espainia, Alemania, Suitza eta Kroazia.
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa irailaren 24an eta 25ean izango da Kutxaren aretoan (Andia kalea z.g.). Emanaldiak irekiak izango dira. Irakasleak bertan direla, ikasleek beren lanak aurkezteko eta bertaratutakoekin hitz egiteko aukera izango dute.
Lluís Miñarro ekoizle eta zuzendari berritzailea buru izango duen eta parte hartzen duten eskoletako ikasleek osatuko duten epaimahai batek aukeratuko du film irabazlea, eta haren zuzendariak 10.000 €-ko balioko Panavision errodaje ekipoa jasoko du bere hurrengo errodajerako, eta gainera, Canneseko Short Film Corner atalean parte hartzeko aukera izango du, beste zuzendari batzuekin.
Berrikuntzarekin duen konpromisoa betez, Masterclass guneak garrantzia hartu du ekipamendu tekniko berriak aurkezteko eta erakustaldiak egiteko gune gisa.
VIII. edizioko Masterclass jarduera irailaren 23an egingo da (asteazkena) Tabakaleran, eta bi saio izango ditu:
Ikus-entzunezkoen arloko sortzaile gazteekin duen konpromisoa betetzeko, Panavision Masterclass jardunaldi osoan zehar bertan izango da, zinemagile berriei EPC ekipamendua duen demo sorta bat eskaintzeko, Genesis kamera digitala eta Primo optika eta guzti.
Topaketa osatuko duten jarduera paraleloak ere izango dira. Horretarako, programaren zati bat nazioarteko lankidetza eta ekoizpen prozesuak sustatzeko proiektuak aurkezteko gorde da. Testuinguru horretan, Atelier Masterclass proiektuko lau film labur proiektatuko dira lehiaketaz kanpo; bertan, Parisko La Fémis eta Baden Württemberg zinema eskolek parte hartuko dute. Horrez gain, Madrilen dagoen SGAEren Arte eta Teknologia Zentroa ere aurkeztuko dute (CATA).
Amaitzeko, eta aurtengo berrikuntza gisa, Topaketak irauten duen bitartean eta mikrogune espezifiko honen bitartez, www.tabakalera.eu/encuentro-escuelas-cine-09, Topaketaren garapenari buruzko azterketa sakona egingo da: lehiaketara aurkezturiko film laburrak ikustea, ikasleei eta parte hartuko duten eskolei elkarrizketak, eguneko laburpenak eta bertaratuek gailu mugikorren bitartez ekarritako materiala... izango dira jardunaldi hauen alderdi biziena eta hurbilekoena jarraitzeko aukera emango diguten edukietako batzuk. Hortaz, web orria, denek parte har dezaketen gune dinamiko bilakatuko da, eta Eskolen VIII. Topaketaren helburuak indartuko ditu.
Donostia 2016ko Kulturaren Hiriburua izateko Hautagaitzak ere bere laguntza eskaini nahi dio ekimenari, mundu profesionalean sartzen ari diren zinema ikasle gazteen energia bultzatzeko.
10:30 ean
|
Master Class jardunaldiaren aurkezpena (90’) |
12:00 ean
|
«Las líneas del tiempo»ren aurkezpena (90’) |
16:00 ean
|
PANAVISION. «Argia, Frantziako uhin berrian eta kontrauhinean» eztabaida (120’) PANAVISIONen argazkigintzari buruzko tailerra. Gérard de Battista argazki zuzendariak parte hartuko du. American Cinematographer aldizkariko kronikalari Benjamin Bk animatutako saioa. |
18:00 ean
|
Erakusketak norbere kasa ikustea: |
20:00 ean
|
Eskolen Nazioarteko VIII. Topaketaren aurkezpena, Donostia Zinemaldiko zuzendari Mikel Olaziregiren eta Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko (Tabakalera) zuzendari Joxean Muñozen eskutik. (Kursaaleko Prentsa Kluba). |
09:30 ean
|
|
12:15 ean
|
|
16:15 ean
|
|
18:45 ean
|
Artearen eta Teknologia Aplikatuaren Zentroaren aurkezpena: |
09:30 ean
|
|
12:15 ean
|
|
15:30 ean
|
|
17:30 ean
|
|
20:00 ean
|
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa (Tabakalera) |