Europako oso zinemagintza gutxi dira gaur egun Frantziakoa bezain koloretsuak, aldakorrak eta erakargarriak. Uhin berriaren ildotik jarraitzen duen tradizioa du oinarri eta belaunaldi batzuei loturiko izenak genero klasikoei (beldurrezko zinemari, esaterako) ikuspegi berriak eman dizkieten izenekin elkartzen dira. Horrela, Nouvelle Vague mugimenduaren atzetik etorritakoen izenak joera haren haustura eragin dutenen izenekin nahasten dira. Azken batean, hausleak, birziklatzaileak, manieristak eta erradikalak dira zuzendari berri horiek; denek dute ahots propioa eta guztiak dira Frantziako azken hamarkadaren isla.
Kontrauhina: Frantziako zinema berriena izeneko atzera begirakoan, Frantziako zinemak azken hamar urteotan jarraitu dituen joera eta eskola ezberdinen isla eskainiko da. Surfaren munduan kontrauhina irudi boteretsua da, kontrako norabidean doazen bi olatuk talka egitean sortzen duten indarra eta ikusgarritasuna islatzen baititu edo tirainaren ondorioz kostaldearen aurka jotzen duen urak egiten duen efektua. Parekotasunaz baliatuta, 60ko hamarkadako Nouvelle Vague joeraren tirainak eragindako korronteak bildu nahi ditu Donostia Zinemaldiak edizio honetan. Korronte horiek hainbat modutan berritu dute Frantzian egiten den zinema, eta sormen uholde hori indar handia hartzen eta bere eragina hainbat generotara zabaltzen ari da gaur egun.
Nouvelle Vague osatu zuten zuzendari esanguratsuenak –Godard, Truffaut, Rivette, Rohmer eta Chabrol–, zuzendari izan aurretik kritikari gisa egin ziren ezagun, 40ko eta 50eko hamarkadako Frantziako zinemak ezarritako eredua zalantzan jartzeagatik; baina kontrauhin honetan bildutakoek ez dute, aldiz, aurreko uhinaren aurkako jarrerarik. Batzuk iraganeko korronteetatik elikatzen dira, eta beste batzuek korronte horiek gaitzetsi egiten dituzte.
Ez da, bestalde, mugimendu bateratua, Nouvelle Vague izan zen bezala. Izan ere, korronte hartako izen esanguratsuenek Cahiers du cinéma aldizkarian egin zuten bat, eta lankidetzan aritu ziren guztiak zuzendari gisa egin zituzten lehenengo lanetan. Kontrauhinak hainbat begirada ezberdin biltzen ditu, batzuetan aurkakoak, eta, askotan, itxura harmoniatsuenak, probokazio ideologiko, estetiko eta narratiboekin batera bizi dira.
Atzera begirakoak berrogei film inguru bilduko ditu. Horien artean honako hauek egongo dira: L’Humanité (1999), Bruno Dumont zuzendariarena; Ressources humaines (1999), Laurent Cantet zuzendariarena. Filmak Zuzendari Berrien Saria jaso zuen Donostia Zinemaldian; Dans ma peau (2002), Marina de Van zuzendariarena; La vie nouvelle (2002), Philippe Grandrieux zuzendariarena; Irréversible (2002) lan polemikoa, Gaspar Noé zuzendariarena; Innocence (2003) Noéren emaztea, Lucile Hadzihalilovic zuzenadariarena eta saria lortu zuena: Les revenants (2004), Canteten ohiko gidoilari den Robin Campillo zuzendariarena; Rois et reine (2004), Arnaud Desplechin zuzendariarena; De battre mon coeur s’est arrêté (2005), Jacques Audiard zuzendariarena; Les chansons d’amour (2007) Christophe Honoré zuzendariarena eta joan den urteko Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuena La belle personne lanarekin; eta azken urteetan Frantzian jaio den beldurrezko zinemaren oinarrizko izenburuetako bi, Alexandre Bustillo eta Julien Maury zuzendarien À l’intérieur (2007), eta Pascal Lagier zuzendariaren Martyrs (2008).
Era berean, aitzindari izan zirenen arrastoak gogoan hartuko dira, Olivier Assayas, Leos Carax edo Claire Denis besteak beste, Frantziako zinema berrienaren gidari izateagatik.
Kontrauhina: Frantziako Zinema Berriena atzerabegirakoa osatuko duten 40 filmeak ondorengoak dira:
Gainera, bi laburmetrai saio izango dira ondorengo filmeekin:
Atzera begirako tematikoa.
Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine-areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren pelikulak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Filosofia honen harian ezagutzera eman ziren "Argazkiko mutilak", "Ahantzitakoak"; "Behin bakarrik bizi daiteke", "100 urte zoragarri", "Abentura europarra", "Ezustekoen bazarra", "Amesgaizto gorria", "Aspaldiko partez", edo "Gosea, umorea eta fantasia" eta "Booma italiar erara" izenburuekin gerraosteko komedia italiarrari bi zatitan eskainitako sailak, "Telebistaren belaunaldia", "Atzo Gertatua", "50eko 50ak", "Bizilagun era adiskide artean", "Incorrect@s", "Errebalde era intsumisoak", "Migranteak", "Sukar izoztua" edo "Japonia Beltzean" atzera begirakoa.
Babesleak: