"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pelin Esmer-ek argi utzi zuen atzo ez duela uste emakume izateak bere zinea ezberdina egiten duenik, ez eta turkiarra izateak ere: “Ez dut uste zineak sexurik edo nazionalitaterik duenik”.
Bildumazale baten historioa aurkezten digu 11’e 10 kala zintan, Turkiatik Sail Ofizialera etorri zaigun film bakarrean, Zinemaldiaren aspaldiko ezaguna den Pelin Esmer zuzendariak: “Iragana,gaurreguna eta etorkizuna bat egin nahi dituen gizon bat ulertu nahi nuen.Horrela hasi nuen nire gidoia. Film honetan azaltzen den bildumazalea bezelako gizon bat ezagutzen dut gainera: nire osaba da”.
Pelikula osoan ez da ez oihu, ez ahots altuagorik entzuten, pertsonaia guztiek leun eta goxo hitz egiten dute. Pelin Esmer-en ustez, hiriak, berez, badu nahikoa zarata, eta bildumazalearen inguruan gertatzen dena berriz, “haren bizitzaren zati bat da, guztiz txertatua daukana”, lasaitasun horrekin adierazi nahi izan du: “Bere afizioa ez du ‘ohiz kanpoko’ gauza bat bezala hartzen”.
Pertsonaietako bat gizon jantzia da, bildumak zehatz eta arrazoi bati jarraituz egiten dituena. Bestea berriz hiria arrotz egiten zaion analfabetoa,batere interes intktualik eztuena. Hala ere, zuzendariak ez du horretan sinbolismorik ikusten, ez du Turkia zahar eta berritzaile baten arteko irudikapenik eman nahi izan.
Turkian azken urteotan izan den zine ugaritasunaz, zera zion Esmer-ek: “Turkian gehiegi itxoin behar izan dugu orain arte, eta horregatik zine asko egiten ari gara orain bertan. Zinea demokratizatu egin da eta historio asko ditugu kontatzeko, eta gogo beroa”