"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Two Soldiers lanarekin film labur onenaren Oscarra irabazitako Aaron Scheneider zuzendariak bere lehen luzea aurkeztu zuen atzo Sail Ofizian. Haatik, bestela ezin izan zitekeenez, prentsaurrekoan Robert Duvall handiari egin zitzaizkion galdera ia guztiak. Izan ere, batzuetan aktoreen izenak soilik justifikatzen baitu pelikula bat jaialdi baterako hautatua izatea.Hauxe da Get Low filmaren kasua: Robert Duvall, Bill Murray eta Sissi Spacek protagonista dituena.
Prentsaurreko hasieran gazteleraz hitz egiten saiatu zen Duvallek azaldu zuenez: “Nire ibilbidearen une honetan,Felix Bushen papera -hil aurretik bere hileta egin nahi duen gizon bakarti baten ingurukoa- antzeztu nezakeen egokiena da”.Zuzendari gazteekin lan egitea atsegin duen Duvallek,“gazteen energiak kutsatu egiten nau eta ni neu gazteago sentiarazten”, gidoiarekin zoratuta geratu zela aitortu zuen: “Argentinara joan nintzen pertsonaiaren gainean hausnartzera, nire emaztea hangoa baita eta Eguberritan hara joaten gara urtero; eta, Andeak parean nituela konturatu nintzen oso istorio berezia zela.Pertsonaia indar handikoa eta guztiz sinesgarria zela iruditu zitzaidan”.
Bush jauna interpretatzeko garaian,“ testua eta gidoiari jarraitu” diola azaldu zuen,“horixe da gidoi on bat aurrean dudanean behar dudan bakarra”.Duela sei urte Donostia saria jaso zuen Duvallek are gaineratu zuenez, “Honako hau izan da nire ibilbidean antzeztu dudan pertsonaiarik kuttunenetakoa”. Horrez gain, hurrengo lana Cormac McCarthyren ‘The Road’ (Errepidea) eleberrian oinarritutako filma izango dela iragarri du.
Zuzendariaren hitzetan, “pribelegioa izan da Robertekin lan egitea, gure zinemaren ikonoetako bat baita. Aitortu beharra dut hasieran urduri samar nengoela hain aktore ospetsuekin lan egiteagatik, zinean denetik eta bikain egin baitute, eta kosta ahala kosta eroso senti zitezen nahi nuen”.
“Gaiekin eta kontaketaren tonuarekin lotura intimoa lortu dela uste dut -azaldu zuen Schneiderrek-, ez bakarrik zuzendaritzaren aldetik, baita ikuspuntu emozionaletik ere.Zentzu honetan, sekretuak, istorioak eta desengainuak nola puzten diren erakusten digu kontakizun honek, baita egia esateak erredentzioa dakarrela ere”