"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zazpi aldiz erori eta zortzitan altxatu”, esaten omen da frantsesezbaikortasun puntu batadierazteko, hau da, askotan galdu arren bizirik irautea lortu baduzu irabazi duzula esateko. Ez dakit hori kontsolamendu handia den pelikula honetako pertsonaientzat, zorte txarra etengabe ibiltzen baita haien atzetik. Egia da hala eta guztiz ere ez dutela amore ematen, seguro aski beste erremediorik ez dutelako, eta, nolabait esateagatik, inertziak erresistentziara eramaten duelako.
Aurrekoa irakurrita edozeinek pentsa lezake Huit fois debout drama ikaragarria dela eta ez duela arnasa hartzeko aukerarik ere ematen, baina ez da horrela, ez denbora guztian behintzat. Komedia ikutu nabarmenak ditu Xabi Moliaren lehenengo film honek, baina umore pittin horrek ezin du uxatu darion errealismo gogorra. Errealitate gordin bat erakusten baitu pelikulak azken finean, langabeziaren argazki zehatza erakutsiz eta gaur egungo Europan bizi den jende askoren bizimodua islatuz.
Elsa bakarrik bizi da eta ahal duenean lan egiten du, gehienetan kontraturik gabe eta diru beltza jasoz. Lanaz kanpo gauzak ez doazkio hobeki: berezi ondoren zailtasunak izaten ditu semea ikusteko. Lan berriak lortu asmoz elkarrizketa ugaritara aurkezten da, baina gehienetan nahiko gaizki ateratzen zaizkio eta ez du lortzen aurrera egitea. Horrela dagoelarik oso egoera antzekoan dagoen auzokidea ezagutuko du. Biek kalean bukatuko dute, etxerik gabe, lanik gabe, dirurik gabe,esperantzarik gabe, baina gutxien espero den momentuan zirrikitu bat ireki daiteke eta azkenean zutik erori.Amodioak lagun dezake suspertze horretan, edo adiskidetasunak.
Oso lan duina da Huit fois debout bere zuzendariaren lehenbiziko filma dela kontutan hartuta. Azpimarratzekoa da, bestalde, bi aktore nagusiek, Julie Gayetek eta Denis Podalydès egindako lan bikaina, beraiek lortzen baitute neurri handi batean tragediaren erdian arnas piska bat hartzeko aukera ematen duen komedia tonu hori ematea.
M.B.