"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ang Lee 1954an jaio zen Taiwango Pingtung herrian eta 14 urte zituen Woodstockeko jaialdia ospatu zenean. Zuri beltzean ikusi zuen Ameriketan zerbait gertatzen ari zela - ile luzeko mutilak, zarata…-, vaina gertakariak ez omen zuen eragin askorik izan beregan. “Urte berean ikusi ahal izan genuen gizakia ilargian eta, bi berrien artean, azkena nabarmen garrantzitsuagoa iruditu zitzaidan orduan”, aitortu zuen zuzendariak atzo Zinemaldian emandako prentsaurrekoan.
Zinemagile taiwandarra bere azken filma aurkeztera etorri da Donostiara: Taking Woodstock (Helmuga: Woodstock), atzo Zabaltegi-Bitxiak sailean eman zena. Elliot Tiberrek liburu batean jasotako oroitzapenetan oinarritzen da Leek zinemara ekarri duen istorioa eta memoria horien idazlea bera hartu du filmeko pertsonaia nagusi gisa. 1969. urtea da eta Elliot New Yorkeko Greenwich Village auzoko dekoratzaile bat da, gay mugimenduko lehen ekintzaileen gotorlekua hain zuzen ere. Bere gurasoek “El Monaco” izeneko motel narrasaren jabeak dira eta zorte txarreko bolada igarotzen ari dira.Ondorioz,
Elliot New Yorketik iparraldera joan beharko da ama eta aita laguntzera. Gertuko herri batetan antolatzen ari ziren jaialdi hippy bati baimena kendu diotela jakiten duenean, ekoizleei deituko die motelarentzat zenbait bezero erakarri ahal izango dituelakoan. Hurrengo hiru asteetan Elliot historiako rock jaialdi handienetakoa antolatzen ibiliko da: estatubatuar belaunaldi oso baten ikono bihurtu zen Woodstockeko jaialdia.
Zinemagintzan, baita literaturan ere, arrunta izan da men debaldeko sortzaileek ekialdeari buruzko narrazioak egitea. “Ni ekialdekoa naiz eta ekialdeko begirada gordetzen dut, aspalditik Estatu Batuetan bizi banaiz ere”, adierazi zuen Ang Leek prentsaurrekoan. Zuzendariak bere filmean kontatzen denaren zilegitasuna defendatu zuen atzo. Bere hitzetan “istorioaren haría jaialdia bizitu zuen pertsona baten oroitzapenetan oinarritzen da eta, horretaz gain, dokumentazio asko kontsultatu dugu gertakariak eta kronologia ahalik eta zehatzenak izan zitezen”, eta “mendebaldetik ekialdea erakusten denean ez bezala, ekialdekoak argi ibili behar gara mendebaldeko gertaerak irudikatzerako garaian”, gaineratu zuen.
Bere ibilbide profesionala komediak zuzentzen hasi bazuen ere, 1997tik aurrera sei drama egin ditu Lee jaunak. Beste sari askoren artean, bi Oscar jaso ditu Brokeback Mountain (2006) eta Crouching Tigre. Hidden Dragon (2001) lanengatik. Taking Woodstock filmarekin komediara itzuli da zinemagilea. Leek “zinismorik gabeko komedia bat egiteko desioa” omen zeukan, eta Elliot Tiberen liburua irakurri ostean zuzendu nahi zuen komedia hura zela jakin zuen. Taking Woodstock liburuak “behar nituen zoriontasuna eta inozentzia jasotzen zituela” argitu zuen, eta hori bera ekarri du pantailara