"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Urteak dira haurdun zegoen aktore batekin pelikula bat egitea amesten nuela. Sarritan esploratu izan dut amatasunaren gaia nire filmetan, baina sekula ez nuen lehenago haurdunaldiaren gaia espezifikoki jorratu. Batzuetan elipsia bailitzan, edo tripa faltsuak baliatuz, edo pelikula jaiotzaz gero hasita, baina sekula ez benetan haurdun zegoen aktore batekin”, aitortu du zuzendari frantsesak.
Emakume baten haurdunaldi zaila kontatzen du François Ozonek Le Refuge filman. Isabelle Carré da pelikulako protagonista, eta haren lana goraipatu du Ozonek. “Haurdun zegoen emakume baten bila nenbilen filmarako. Isabelle zazpi hilabeteko zegoen, eta uste dut egin duen lana aparta dela”, gaineratu du.
Pelikulan garai latza pasatzen ari da Isabelle, heroinaren menpe dago, bikotekidea hiltzen zaio eta berak jakiten du haurdun dagoela. “Umea eduki nahi izatea baino gehiago kontatzen da”, azpimarratu du Ozonek. Zinegilearen hitzetan, “zoragarria da haurdun dagoen emakume bat filmatzea. Gorputzak itxuraldaketa nabaria izaten du, borobildu egiten da… erakargarria iruditzen zait oso, sentsuala eta misteriotsua. Hasiera hasieratik esan nion Isabelli bere gorputza, bere tripa erotizatu nahi nuela. Agerian egon behar zuela, orotara ikusgarri. Filmatu egingo dut, kamerarekin laztandu; pelikulak horretaz baitihardu”.
Gidoia idatzi ondoren, filmeko aurreprodukzio aldiari ekiterakoan dio zinegileak, “Isabelle bere hardunaldiaren zazpigarren hilabetean zegoela, ez zuen inolako arazorik, ez elkarrizketekin ez egoerekin. Aitzitik, filmatzeari ekin genionean, gauzak korapilatu egin ziren.Esan behar zituen gauzak eta antzezten zituen egoerak ez zetozen bat berak une horretan sentitzen zuenarekin. Esate baterako, kameren aurrean ez zegoenean, etengabe zegoen bere tripa ukitzen edo umeari hitz goxoak esaten; filmean aldiz, apenas egiten dio kasu umeari, pertsonaia ezustean geratu da haurdun, eta haurdunaldiarekin aurrera jarraitzea erabaki du maitatu eta galdu duen gizonarekiko nolabaiteko lotura delako”.
Igerilekua edo Zortzi emakume lanen egileak HD formatuan grabatzea hautatu zuen eta pozik ageri da hartutako erabakiaz: “Goi definizioko kamerekin grabatzea berritasuna izan da niretzat. Paisaien argiaren, ingurune naturalaren eta aktoreen edertasuna irudikatzea zen helburuetako bat eta kamera hauek, oro har, ez dira egokienak irudien garbitasuna eta eremu sakonera lortzeko. Ordea, sekulako aukera ematen dizute oso argi gutxirekin filmatzeko, argiztapen artifialik gabe edo oso gutxirekin. Honi esker ordu magikotan filmatu ahal izan genuen: egunsentian, iluntze aldera, hondartzan gauez…”.
S. B.