"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Helburua: Fisahara izenpean, Saharako Dajlako errefuxiatuen kanpamenduan urtero apirila aldera ospatzen den zinemadiaren inguruko argazki erakusketa dago ikusgai Kutxak Boulevardean daukan aretoan. Ekimenaren helburua Saharako egungo egoera eta bertan ospatzen den Zinemaldi berezia ezagutaraztea dira, izan ere, errefuxiatuen eremu batean egiten den era honetako lehen nazioarteko jaialdia da Fisahara eta urtero, Espainiako zuzendari eta artista ospetsu mordoa biltzen ditu. “Ehunka pertsonaia igaro dira duela sei urte Fisahara egiten hasi ginenetik eta dagoeneko arazoak ditugu behin ere izan ez den norbait bilatzeko”, jakinarazi zuen jaialdiaren prensa arduradunak.
Hitzordu honi buruzko xehetasunak, Per Rueda, Sergio Caro, Joss Barratt, Manuel Fernández, Xavier Gil Dalmau eta Casper Hedberg argazkilariek Fisahara jaialdian ateratako irudien bidez jasotzen ditu ikusleak. Aurreko edizioetan ateratako argazkiak dira guztiak eta besteak beste, Saharan pelikulen proiekzioak nola bizitzen diren, zenbaterainoko jendetzak biltzen dituzten eta haurrek nolako ilusioarekin parte hartzen duten ikus daiteke.
“Espainia, Belgika eta beste hainbat herrialdetako filmak ematen ditugu Fisharan eta ia egunero 3.000 lagunetik gora ikusle izaten ditugu”, adierazi zuen jaialdiak Donostian daukan ordezkariak, José Ángel Zuazuak, asteazkenean egin zuten aurkezpenean. “Fisaharak munduaren ateak zabaltzen dizkie sahararrei eta kontutan hartu behar da gehientsuenek behin ere ez zutela pelikula bat ikusi zinemaldia abiatu aurretik”, gaineratu zuen. Asteazkeneko aurkezpenean, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, Mikel Olaciregi, Donostiako alkatea, Odón Elorza, eta Kutxako Gizarte Alorreko arduraduna, Carlos Ruiz, izan ziren eta guztiek “Fisahararen garrantzia”azpimarratu zuten. “Izarren zinemaldia da Saharakoa, izarren azpian egiteaz gain, artista ugari biltzen dituelako. Hara joaten diren aktore eta zuzendariez gain, sahararrak ere izarrak dira begirada garbia daukatelako, industriatik urruti dagoen ikuslearena, alegia”, adierazi zuen Olaciregik.
Irudiak baino gehiago
Helburua: Fisahara erakusketa haratago doa, Sergio Catá, Félix Piñuela, Javier Corchera eta Fernándo Leónek ekoiztutako hiru bideo ere ikusteko aukera ematen duelako. “Hauetako batean, Javier Bardem agertzen da, Oscarra jaso berritan, Fisaharara iaz egin zuen bisitan”, aurreratu zuen Zuazuak.
Erakusketa urriaren 4a arte egongo da zabalik eta ondoren, Kuba, Mexiko eta Espainiako beste hainbat zinemalditara eramango dute leku horietan ere Saharako jaialdi honen berri emateko. Esposizioko argazki guztien kopiak salgai jarri dituzte 250 euroren truke lortutako diruaren portzentaje batekin datorren urtean zabalduko den Saharako Zinema Eskola finantzatzen laguntzeko.
Horrez gain, Donostiako Zinemaldiaren harira, datorren larunbatean, hilak 26, Saharako zinemaldian aurreko urteetan sarituak izan diren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Kutxak Andia kalean daukan aretoan. Bi emankizun izango dira, 17.00ak eta 19.30ak inguruan, eta sarrera doakoa izango da. Guztiak izango dira bereziak, baina aipagarria izango da saharar batek egindako hiru minutuko film laburra. “Bere herrialdetik kanpo egiten den lehendabiziko proiekzioa izango da”, azaldu zuten antolatzaileek.
E.A.