"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zure ametsik goxoena errealitatea. Errealiatean poesia esistitzen delako eta zu bazara hori ikusteko gai. Bizitzan zorioneko izan zara eta jakin badakizu. Solerrek zuri aktore izan nahi zenuela esan zenionean, ero esaten zizun. Zuk Solerreri ero, idazle izan nahi zuelako. Orain, urteak igarota ingelesen bidean elkartu zarete.Nork esango zizun zuri 25 urte aurrerago bide honetan ibiliko zinela... Espainiako aktoreei Hollywooderako bidea ireki duzulakoan aipagai zaitu espainiako kritikak, baina kanpoan badituzu bestelako laudorioak, esku tartean baitaukazu New Yorkeko kritikaren saria eta hirutan Golden Globekobetarako proposatu zaituzte.
Donostiak bereago zaitu “27 ordu” filmagatik eta Zinemaldiak maite zaituela badakizu. Behin baino gehiagotan Donostiatik egindako deiari erantzun baitiozu. Beti prest Antonio. Langilea ematen duzu, bazara. Eta ez bakarrik “leku guztietan dago” Spike Leek esan zuen moduan. Ez da bakarrik egote hutsaren kontua, egoten jakin behar da. Eta zuk, badakizu, jakin. Harreman publikoetan bikaina zara, taxista batekin zaudenean edota gobernari baten ondoan. Bokazioz gizatiarra, bokazioaz aktore. Argi izan zenuen hasi hasieratik. Laster murgildu zinen antzezpen eskolan eta antzerki talde independenteekin lanean. Eta esperimentazioan, jakina, hori baita bizitzak eskeintzen dizun oparirik goxoena: esperimentazioa. Zeure bidea txukuntzen 80ko hamarkadan Madrilera iritsi zinen. A ze garaiak! Pedro Almodovarrek rol txiki bat eman zizun bere bigarren filmean, Laberinto de Pasiones-en, eta rol handiagorik ere, Matador (1986), La ley del deseo (1987), Mujeres al borde de un ataque de nervios (1988) edota ¡Átame!-n (1998).
Eta Almodovarren pelikuletan egindakoaren ondorioz (horretarako daude lagunak) Hollywoodera iritsi zinen. Malagatik Hollywoodera, a zer nolako saltoa! Bidaian hamaika abentura, une zoriontsu eta ez horrenbestekoak izango ziren, zu zeuk iñork baino hobeto dakizu. Bidean ere hori baino gehiago, two much, Melanie.
Eta Hollywooden, filmak, bata bestearen atzetik etorri ziren 90eko hamarkadan: The House of the Spirits (Bille August, 1993), Philadelphia (Jonathan Demme, 1993), Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles (Neil Jordan, 1994) edo Desperado (Robert Rodriguez, 1995), kasu. Zuk aurrrera beti. Mariachia, boxeadorea, azeria, banpiroa, hiltzailea... Horrenbeste bizitza bizi ezkero, denbora bilatu behar Antonio izateko.
Alan Parkerren Evita musikalarekin beste motatako ospea eta arrakasta komertziala ezagutu zenuen, berriro Madonnarekin bidean (¡aingerutxoa!). Aurrerago Martin Campbellen The Mask of Zorrok Donostiara erakarri zintuen berriro. Eta hemen, ikuslegoaren aurrean Hopkins jaunari Donostia saria eskeintzerakoan, bere misterio eta sekretuak maite zenituela aitortu zenion. Zeintzuk dira zeureak? Abentura epikoak thrillerrak, komediak eta azkenetarikoa drama erromantikoa, The Other Man filmea. Richard Eyreren pelikula Zinemaldian ikusi ahal izango dugu, Sail Ofizialean, lehiaz kanpo. Zurekin lehiatzerik bada? Zuzendaria, aita, aktorea, senarra...
El Premio Donostia se lo entregará Pedro Almodóvar esta noche a las 22:30 en el Kursaal. El acto puede seguirse en directo por Telefestival, en la pantalla de la Plaza Okendo y a través de la web oficial del Festival. En diferido, a las 0:35, por la 2 de Televisión Española.
Iratxe FRESNEDA