"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Poliki-poliki sartu ziren Kusaaleko kubo txikian. Ez zeramaten ez togarik ezta mailutzarrik ere. Ez ziren zuzenbideko profesionalak. Ezta antzik ere. Halere, egingo duten lana burutzeko ez dute urteetako ikasketarik behar. Gazteak dira. Oso gainera. Adin tartea; 1721 urte. Zinemaldiko Gazteriaren Epaimahaiko partaideak dira. 250 zinezale.
Gazteen jatorria anitza da: “hainbat unibertsitateetako ikasleak dira” dio Leire Gorostidi saileko koordinatzaileak. “Gehienak, %70 Euskal Herrikoak badira ere, gainontzekoak, Sevillatik, Madrildik..., etorri dira”. Iaztik hogei batek gaztek errepikatzen dute epaimahaikide izatearen esperientzia. Irailean egon arren, kasu honetan, ez dira ‘errepikatzaile’.
“Ongietorriak Zinemaldiaren izenean”esanaz agurtu zituen bildutakoak José Ángel Herrero-Velardek, Zabaltegiko zuzendaritza batzordeko partaideak. “Gazteriaren Epaimahaia 1985ean sor-tu zen. Beraz, 24 urte ditu eta zuek baino nagusiagoa da. Jada, sari heldua da”. Ez dira gazte gutxi, urte hauetan guztietan, epaimahaikide izan direnak. “Borja Cobeaga, adibidez, bere garaian epaimahaikide izan zen” gaineratu zuen Herrero-Velardek.
“Sari honen xedea zinearekiko zaletasuna piztea da, Zinemaldiarentzat publikoa arrunt garrantzitsua baita. Orain hurbildu zarete eta etorkizunean ere beste hainbeste egitea nahiko genuke. Alegia, bateginik jarraitzea”.
Epaile gazteek egunean hiru ‘epaiketa’ izango dituzte Kursaaleko kubo txikiko aretoan: bi goizean eta bat arratsaldean. Hamar egunetan zehar 28 film epaituko dituzte: 16 Zabaletegikoak, 10 Horizontes Latinosekoak eta 2 Sail Ofizialekoak.
“Zortzi pertsona aritu gara sariko filmak aukeratzen eta ez ditugu menturaz aukeratu. Ikusiko dituzuen filmak ez dituzue ez interneten, ez top mantan ezta zirkuitu komertzialean topatuko. Munduko hamaika bazterretako –Txina, Guatemala, Iran, Japonia...- zine hausle, berritzailea... izango duzue ikusgai”adierazi du Herrero-Velardek.“Filmetako zuzendari gehienak, zuek bezala, hasiberriak direnez, euren lehen edo bigarren filma izango dute asko jota, pelikulak goitik behera aniztasunez eta errespetuz ikusi. Eta amaieran, zuen botoarekin, ikusitakoa epaitu” gomendatu die. “Nahiz eta komedia gutxi egon, pelikuletan jorratuko diren gaiak gertukoak egingo zaizkizuenez ziur nago gozatu handi bat hartuko duzuela”.
Botoa emateaz gain, epaimahaikideak, pelikula egileekin solasean aritzeko parada izango dute filmaren amaieran. Filma bakoitzaren amaieran ikusitako pelikularen ostean -1etik 10era puntuatuko dute- irailaren 27an, arratsaldeko 19:00tan Gazteriaren Saria banatuko da.
Gazteak ez dira ‘Hamabi gizon gupida gabe’ filmeko partaideak bezala erabaki bat hartu arte gela batean sarturik egongo. Filmak ikusteaz gain beste ekimen sorta batean parte hartzeko aukera izango dute. Esaterako, irailaren 23an,
Acuariumean ospatuko den Zine Tailerraren baitan, Juan José Ballesta aktorearekin solasean arituko dira. Horrez gain,Zinemaldiko sei egunetan zehar Localiak antolaturiko Zine Tertuliak-en parte hartzeko ere egokiera izango dute. Gaur, jada, lanean hasi di-ra.Alea jacta est!
EZPALA